Elena Barcena oreretarra da Venezuelan atxikitako hiru deportatuetako bat
Elena Barcena oreretarra atxiki dute venezuelan beste bi deportaturekin batera
Elena Barcena Arguelles oreretarra da joan den ostegunean Venezuelako agintariek atxikitutako hiru deportatuetako bat. Berarekin batera Xabier Perez Lekue eta Iñaki Etxarte Urbieta euskal herritarrak atxiki dituzte. Venezuelako hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, Kubatik Venezuelara zihoaztela, ontziak ondoa jo eta bertan gelditu ziren Los Roques inguruan, Venezuelako kostaldearen parean. Hiru euskal herritarrekin batera ihoan Haitiko herritar bat ere atxiki dute Venezelako agintariek.
Caracasen atxikita dituzten hiru euskal herritarren berri duen iturri batek adierazi duenez tratu zuzena eta ona jasotzen ari dira Venezuelan Barcena, Perez eta Etxarte, baina iheslariak Venezuelako Gobernuak Espainiar Estatura estraditatuko dituen beldur dira. Hain zuen, horien arteko baten , Iñaki Etxarteren estradizioa galdegina du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Elena Barcena oreretarra, 1985ean atxilotu zuten Frantziar Estatuan eta Cabo Verdera deportatu bazuten ere, berehala joan zen Kubara. Joan den maiatzean, hainbat hedabideek Barcenak eta Etxartek idatzitako gutuna argitaratu zuten. Gutun horretan, Kubatik irten nahi zutela baina Raul Kastroren Gobernuak eragotzi ziela zioten. Halaber, Kubako Gobernuari “euskal militanteei babesa ematetik, kartzelero izatera” pasa izana leporatu zioten.