‘Hatxeroa’ eskultura inauguratu dute
Hondarribiko jaien lehen ekitaldi sinbolikoa atzo arratsaldean egin zuten, Santa Maria ateaurrean: Hatxeroa izeneko eskultura inauguratu zuten. Bertan izan ziren Aitor Kerejeta alkatea, hainbat zinegotzi, eta azken lau urteetan Kulturako zinegotzi izan den Xabier Tife, ekimenaren sustatzaile nagusiena. Ia 200 hiritar bertaratu ziren ekitaldira, eta eskultura berriarekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten Aitor Kerejeta alkateak, ekitaldia, “Hatxeroak gure Alardean daukan berezitasun eta garrantzia” nabarmendu zuen: “Ez dago hondarribitarrik hatxeroa Santa Maria atetik pasatzen ikusi eta zirrara berezi bat sentitzen ez duenik. Ez dakigu noiz izan zen Alardean atera ziren lehen aldia, baina bai, Hatxeroen buru izan direla, besteak beste, Florentino Portu eta Fernando Artola Bordari, biak XX. mendean zehar”. Kale Nagusirako sarrera zainduko du Hatxero handiak, bi metro t’erdi eta 420 kiloko pisuarekin. Eibarko Alfa Arte enpresak egin du.
Hondarribiko jaien lehen ekitaldi sinbolikoa atzo arratsaldean egin zuten, Santa Maria ateaurrean: Hatxeroa izeneko eskultura inauguratu zuten. Bertan izan ziren Aitor Kerejeta alkatea, hainbat zinegotzi, eta azken lau urteetan Kulturako zinegotzi izan den Xabier Tife, ekimenaren sustatzaile nagusiena. Ia 200 hiritar bertaratu ziren ekitaldira, eta eskultura berriarekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten
Aitor Kerejeta alkateak, ekitaldia, “Hatxeroak gure Alardean daukan berezitasun eta garrantzia” nabarmendu zuen: “Ez dago hondarribitarrik hatxeroa Santa Maria atetik pasatzen ikusi eta zirrara berezi bat sentitzen ez duenik. Ez dakigu noiz izan zen Alardean atera ziren lehen aldia, baina bai, Hatxeroen buru izan direla, besteak beste, Florentino Portu eta Fernando Artola Bordari, biak XX. mendean zehar”.
Kale Nagusirako sarrera zainduko du Hatxero handiak, bi metro t’erdi eta 420 kiloko pisuarekin. Eibarko Alfa Arte enpresak egin du.