Oiartzun ibaiaren ur goraldiak arazoak sortu ditu Oarsoaldean
urak gora egin eta arazoak sortu ditu oarsoaldean oiartzun ibaiak
Marea biziek, itsas gorak eta azken orduetan botatako euriak (73 litro metro karratuko ordu betean) Oiartzun ibaiaren ur goraldia eragin dute Lezo, Oiartzun eta Errenteria-Oreretan. Horren ondorioz arazo asko izan dira oarsoaldeko garaje, etxabe eta baita etxebizitzaren batean ere. Lezon hainbat etxabe hustu behar izan dituzte. Oiartzunen, Ugaldetxo auzoan izan dira arazoak. Errenteria-Oreretako kasuanLarzabal eta Fanderia auzoetan izan da arazo gehien Udaltzaingoak azaldu duenez: “Oiartzun ibaiak ez du gainezka egin, baina gutxi falta izan zaio eta Larzabalgo garaje batzuetatik autoak ateratzeko eskatu diegiu jabeei”. Madalen kalean ere izan da arazorik, 22. zenbakiko etxe batean sartu da ura. Bertan, 15 zentimetro hartu ditu urak eta suhiltzaileak lanean ari dira une hauetan etxean sartutako ura ateratzeko.