Getaria-Tolosa, Galizia eta Zumaia (tartean daude eskualdeko neskak ere) faboritoak Kontxa irabazteko lehian izango dira bihar, baina San Juan kanpoan geratu da. Bizkaia izan zen atzo laugarren sailkatua, pasaitarrak ziabogan kateatu zirelako.
Ziaboga bakarrera jokatu zuten, bi luzetara, eta ontziari buelta emateko lan horretan, San Juan ez aurrera ez atzera geratu zen. Segundo asko galdu zituen, eta ezbehar horretan utzi zituen sailkatzeko aukerak.
Salbuespena aparte utzita, beste hiru faboritoek ez zuten kale egin. Getaria-Tolosa, Galizia eta Zumaia estutasun handirik gabe sailkatu ziren. Hiruren artean azkarrena Getaria-Tolosa izan zen. Galiziak ere lan ona egin zuen. Ez omen zen helburu nagusia estropada irabaztea, sailkatzea baizik. Zumaiak ere berea egin zuen. Sailkatzetik kanpo geratzea huts handia izango zen, eta ez zuten halakorik egin. Bizkaia e re hor izango da hurrengo bi igandeetan. Ezustean. Aukerak bazituen, baina lau faboritoetakoren batek huts egin behar zuen, eta halaxe gertatu zen.
Orio eta Hondarribia baino askoz hobeto ibili zen Bizkaia. Azkenean, San Juani bi segundo pasatxo atera zizkion.
Sailkatuak
- Getaria-Tolosa: 5.19/10.29,64.
- Galizia: 5.21/6,24ra.
- Zumaia: 5,25/12,06ra.
- Bizkaia: 5,31/26,80ra.
Besteak
- San Juan: 5,36/29,28ra.
- Orio: 5,39/36,02ra.
- Hondarribia: 5,45/48,42ra.