Aldi baterako bi teknikari plaza oposaketara atera ditu udalak
Hilaren 20ra arteko epea dute Pasaiako udalak lehiaketara atera berri dituen bi plazatarako oposaketa egin nahi dutenek dokumentazioa entregatzeko. Bitarteko bi funtzionario hautatzea da deialdiaren helburua. Hauetako bat Hirigintzako teknikariaren ord...
Hilaren 20ra arteko epea dute Pasaiako udalak lehiaketara atera berri dituen bi plazatarako oposaketa egin nahi dutenek dokumentazioa entregatzeko. Bitarteko bi funtzionario hautatzea da deialdiaren helburua. Hauetako bat Hirigintzako teknikariaren ordez arituko da aldi batean, udalak azaldu duenez «plazaren jabeak zerbitzu berezietan egongo delako beste administrazio batean kargu publikoa betetzeagatik». Besteak, Antolaketa eta Giza Baliabideetako teknikari lanpostua beteko du aldi baterako, udalaren oinarrietan zehazten denez, «lanpostu hau behin betiko betetzen den arte».
Orain zabalduko duen oposaketa administrazio orokorreko teknikarien lan-poltsa sortzeko baliatuko du udalak. Poltsa espezialitateetan oinarrituko dela zehatu dute, hau da, hautagaiek merituak zein arlotan egiaztatu dituzten kontuan izanda. Hiru zerrenda osatuko dituzte: Hirigintzako Teknikari posturako zerrenda bat, Antolakuntza eta Giza Baliabidetako Teknikari posturako zerrendak, eta, azkenik, udal letradu-aholkulari posturako beste bat.
Eskaera eredua udalean edo webgunean
Hautaketa probetan parte hartzeko eskaerak, Pasaiako Udalaren erregistroko bulegoan eta udalaren web orrian (www.pasaia.net/iragarki- taula/lan-eskaintzak) eskuratu daitezke. Web gune berean irakur daitezke deialdiaren oinarriak.