Udaltzainak bizikleta gainean
Autoa aparkatuta uztea. Horixe da Europako Mugikortasun Astearen helburu nagusietako bat. Horretarako, ordea, lanera edo beste tokiren batera joateko ohiturak aldatu behar dira ahal den neurrian beti ere: autoa utzi eta garraio publikoa, bizikleta edo hankak erabili. Eta askotan hala izaten ez den arren, oraingoan udalak horren adibide izan nahiko du: bai udaltzainak eta baita udaleko langileak ere bizikletan ibiliko dira. Gaurtik hasi eta zazpi egunez, Europako Mugikortasun Astea izango da, eta Errenteriako Udalak ere bat egingo du. Hala, hiru ekintza nagusi prestatu ditu. Gaur, esaterako, herriko hiri garraioan erabiltzeko 3.000 txartel banatuko dituzte dohainik. Horiek altuen edo urrunen dauden auzoetara joateko erabili ahal izango dira, zehazki, zazpi lineatan: U5, U6, U7, U11, U22, U33 eta U44. Bigarren eta hirugarren ekimena lotuta daude. Batetik, Udaltzaingoaren patruiletan bizikletaren erabilera sartuko dute ohiko ibilgailu bihurtu dadin, eta bestetik, udal bizikleten programa sustatuko dute udaleko langileen artean bizikletaren erabilera indartzeko asmoz. Energia helburuak, jomuga Aurtengo mugikortasun astearen leloa Mugi zaitez eraginkortasunez: hobetu ezazu zure mugikortasuna da. Lelo horrek aldaketa klimatikoa arintzeko Europako Batasunak ezarrita dituen energia helburuen ildoari jarraitzen dio. Helburu horiek 2020ari begira daude ezarrita: lehen mailako energia kontsumoa eta negutegiko gasen isurketa %20 murriztea eta energia berriztagarrien ekarena %20 handitzea. Errenteriako [...]
Autoa aparkatuta uztea. Horixe da Europako Mugikortasun Astearen helburu nagusietako bat. Horretarako, ordea, lanera edo beste tokiren batera joateko ohiturak aldatu behar dira ahal den neurrian beti ere: autoa utzi eta garraio publikoa, bizikleta edo hankak erabili.
Eta askotan hala izaten ez den arren, oraingoan udalak horren adibide izan nahiko du: bai udaltzainak eta baita udaleko langileak ere bizikletan ibiliko dira.
Gaurtik hasi eta zazpi egunez, Europako Mugikortasun Astea izango da, eta Errenteriako Udalak ere bat egingo du. Hala, hiru ekintza nagusi prestatu ditu. Gaur, esaterako, herriko hiri garraioan erabiltzeko 3.000 txartel banatuko dituzte dohainik. Horiek altuen edo urrunen dauden auzoetara joateko erabili ahal izango dira, zehazki, zazpi lineatan: U5, U6, U7, U11, U22, U33 eta U44.
Bigarren eta hirugarren ekimena lotuta daude. Batetik, Udaltzaingoaren patruiletan bizikletaren erabilera sartuko dute ohiko ibilgailu bihurtu dadin, eta bestetik, udal bizikleten programa sustatuko dute udaleko langileen artean bizikletaren erabilera indartzeko asmoz.
Energia helburuak, jomuga
Aurtengo mugikortasun astearen leloa Mugi zaitez eraginkortasunez: hobetu ezazu zure mugikortasuna da. Lelo horrek aldaketa klimatikoa arintzeko Europako Batasunak ezarrita dituen energia helburuen ildoari jarraitzen dio. Helburu horiek 2020ari begira daude ezarrita: lehen mailako energia kontsumoa eta negutegiko gasen isurketa %20 murriztea eta energia berriztagarrien ekarena %20 handitzea.
Errenteriako Udaletik gogorarazi dute auto pribatuen gehiegizko erabilera konpontzeko bi tresna nagusiak bizikleta eta oinezkoen mugikortasuna sustatzea direla. “Txartel bakarra ezartzeaz gain, horri guztiari erantsi behar zaio garraio azpiegitura handiak eraikitzeko atzerapena”, gaineratu dute.
Donostian ere eman dute pauso hori, eta udaltzainak bizikleta gainean ikusi ahal izan dira. Orain, Errenteria-Oreretak hartu du ardura hori. Hemendik aurrera ohikoa izango al da udaltzainak bizikletan ikustea herrian?