Allerru taldeak Ostadar jasoko du gaur arratsaldean
Erregionaleko Ohorezko Mailako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Lehen partida, gainera, Lezon izango da, 20:30ean. Allerruk Ostadar taldea hartuko du. Lehenengo jardunaldian bi taldeek irabazi egin zuten, bi gol sartuta eta bat bera...
Erregionaleko Ohorezko Mailako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Lehen partida, gainera, Lezon izango da, 20:30ean. Allerruk Ostadar taldea hartuko du. Lehenengo jardunaldian bi taldeek irabazi egin zuten, bi gol sartuta eta bat bera ere jaso gabe.
Allerru Bk, berriz, asteburu honetan hasiko du, beste denboraldi batez, Erregionaleko Lehen Mailako ibilbidea. Bihar eskualdeko derbia jokatuko dute, Union Txiki-Touringen kontra. Partida 15:30ean hasiko da, Fanderiako futbol zelaian.