Astelehenetik aurrera bertakoek soilik aparkatu dezakete Arraunlari kalean
Astelehenetik aurrera (irailak 19) Pasai San Pedroko Arraunlari kalean bertakoentzat soilik baimendutako aparkalekuaren neurria abian ipiniko dutela iragarri du gaur Udalak bando bidez. “Portuko Agintaritzak Pasai San Pedroko lonja berriaren lane...
Astelehenetik aurrera (irailak 19) Pasai San Pedroko Arraunlari kalean bertakoentzat soilik baimendutako aparkalekuaren
neurria abian ipiniko dutela iragarri du gaur Udalak bando bidez. “Portuko Agintaritzak Pasai San Pedroko lonja
berriaren lanetan bizilagunei eragingo dizkien kalteak zuzendu aldera” hartutako neurria dela azaldu du Amaia Agirregabiria alkateak
Baimenen banaketa ez dagoela itxita eta jasotzen duten eskaera bakoitza banan banan aztertuko dutela iragarri dute. Horrez gain,
edozein zalantza argitzeko, Udaltzaingoaren bulegoetara jotzeko gomendatu die herritarrei.