BTT probaren XIX. ekitaldian izena eman daiteke jada
Tradizio bilakatu da jada Lezoko BTT proba: XIX. ekitaldia Ohi bezala, santakrutzen ondoren egingo dute aurten ere. Hilaren 25ean izango da proba, eta izena emateko epea zabaldu dute. Errenteria-Oreretako Ciclos Iñaki dendan (Zubiaurre pasealekua, 2...
Tradizio bilakatu da jada Lezoko BTT proba: XIX. ekitaldia Ohi bezala, santakrutzen ondoren egingo dute aurten ere. Hilaren 25ean izango da proba, eta izena emateko epea zabaldu dute.
Errenteria-Oreretako Ciclos Iñaki dendan (Zubiaurre pasealekua, 2; Ugarritze auzoan) edo www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena. Lehenengo 50 lagunek oparia jasoko dutela esan dute antolatzaileek. Egunean bertan ere eman daiteke izena. Gurutze Santuaren plazan jarriko duten mahaian egin ahal izango da, 08:00etatik aurrera.
Federatuek txip horiarengatik hamar euro ordaindu behar dituzte, eta alokatutako txipengatik, berriz, hamabi. Ez daudenek, aldiz, hamabost eta hamazazpi euro ordaindu behar dituzte, hurrenez hurren. Horrez gain, txipa ere eros daiteke, prezio hauetan: federatuek 27 euro eta ez daudenek 32. Hobaria jasoko dute izena ematean.
Bi ibilbide
Aurten bi ibilbide antolatu dituzte: 23 kilometrokoa eta 35ekoa. Irteera 09:30ean izango da, herriko plazatik. Haurrentzako ere hiru ibilbide prestatu dituzte (adinaren arabera), eta helduen ondoren irtengo dira.
Parte hartzaile bakoitzari argazkia aterako diote, eta opari bat eman.