EPLEk ikasturte berria hasiko du astelehenean
EPLEkoei ere bukatu zaizkie oporrak, eta laster hasiko dira esku pilotako eta palako entrenamenduekin eta partida ofizialekin. Elkartetik jakinarazi dutenez, astelehenean 2003. urtea baino lehen jaiotakoei (8-11 urte) egin diete deialdia esku pilotako lehen saiora joateko. Entrenamenduak astelehen eta asteazkenetan edukiko dituzte Fanderiako pilotalekuan, 17:00etatik 19:00etara. 12 urtetik aurrerako neska-mutilek, berriz, toki berean entrenatuko dute, baina astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. EPLEtik zehaztu dute oraindik badagoela izena emateko aukera. Hala, dagokien egunetan pilotalekutik pasatu beharko dute edo begiraleekin jarri harremanetan 687 92 04 28 telefono zenbakian (Julen). Esku pilotaz gain, palan ikasteko aukera ere badagoela gogorarazi dute. 1997. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilei egin diete deialdia. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, palako arduradunarekin jarri beharko dute harremanetan 687 92 04 28 telefono zenbakian (Julen). Pilotan edo palan ikasi nahi duten guztiei egin diete deialdia entrenamendu egunetan Fanderiako pilotalekutik pasatu daitezen.
EPLEkoei ere bukatu zaizkie oporrak, eta laster hasiko dira esku pilotako eta palako entrenamenduekin eta partida ofizialekin. Elkartetik jakinarazi dutenez, astelehenean 2003. urtea baino lehen jaiotakoei (8-11 urte) egin diete deialdia esku pilotako lehen saiora joateko. Entrenamenduak astelehen eta asteazkenetan edukiko dituzte Fanderiako pilotalekuan, 17:00etatik 19:00etara. 12 urtetik aurrerako neska-mutilek, berriz, toki berean entrenatuko dute, baina astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara.
EPLEtik zehaztu dute oraindik badagoela izena emateko aukera. Hala, dagokien egunetan pilotalekutik pasatu beharko dute edo begiraleekin jarri harremanetan 687 92 04 28 telefono zenbakian (Julen).
Esku pilotaz gain, palan ikasteko aukera ere badagoela gogorarazi dute. 1997. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilei egin diete deialdia. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, palako arduradunarekin jarri beharko dute harremanetan 687 92 04 28 telefono zenbakian (Julen).
Pilotan edo palan ikasi nahi duten guztiei egin diete deialdia entrenamendu egunetan Fanderiako pilotalekutik pasatu daitezen.