Josetxo Etxandi Oroitaldiaren herri mailako finalak jokatuko dituzte bihar
Josetxo Etxandi Oroitaldiaren XXXVI. ekitaldia bukatzear da. Bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, herri mailako finalak jokatuko dituzte.Honakoak izango dira finalak: Haur Mailan, Lobete eta Perurenak Pazos eta Sanchezen kontra jokatuko dute; Gazte Mailan, Galarraga eta Tovalek Ugarte eta Garmendiaren kontra jokatuko dute eta helduen finala tabernatarrek Jimeno eta Askasibarren kontra jokatuko dute. Herenegun, Santa Krutz Egunean, federatuen finalak jokatu zituzten Bekoerrotako pilotalekuan. Horrela, seniorretan, Ezkurdia eta Otxandorena nafarrek Larrañaga eta Altunari irabazi zieten. Ezkurdiak ikuskizuna eman zuen, eta Otxandorena bikain aritu zen atzeko koadroetan. 22 urtez azpiko finalak, berriz, ez zuen kolorerik izan. Elezkanok eta Larunbek 22-2 irabazi zieten Urionabarrenetxeari eta Kerman Galarzari. Gazte Mailan, berriz, Juarisitik eta Rezustak Labaka eta Apeztegiari irabazi zieten.
Josetxo Etxandi Oroitaldiaren XXXVI. ekitaldia bukatzear da. Bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, herri mailako finalak jokatuko dituzte.Honakoak izango dira finalak: Haur Mailan, Lobete eta Perurenak Pazos eta Sanchezen kontra jokatuko dute; Gazte Mailan, Galarraga eta Tovalek Ugarte eta Garmendiaren kontra jokatuko dute eta helduen finala tabernatarrek Jimeno eta Askasibarren kontra jokatuko dute.
Herenegun, Santa Krutz Egunean, federatuen finalak jokatu zituzten Bekoerrotako pilotalekuan. Horrela, seniorretan, Ezkurdia eta Otxandorena nafarrek Larrañaga eta Altunari irabazi zieten. Ezkurdiak ikuskizuna eman zuen, eta Otxandorena bikain aritu zen atzeko koadroetan. 22 urtez azpiko finalak, berriz, ez zuen kolorerik izan. Elezkanok eta Larunbek 22-2 irabazi zieten Urionabarrenetxeari eta Kerman Galarzari. Gazte Mailan, berriz, Juarisitik eta Rezustak Labaka eta Apeztegiari irabazi zieten.