Santakrutzak, azken txanpan
Santakrutzak azkeneko txanpan sartu dira, eta oraingoz eguraldia lagun izango ez dela dirudien arren, parranda egiteko gogorik ez da faltako. Gaurko ekitaldiak arratsaldera mugatzen dira, baina asteburuan egongo da gozatzeko aukerarik, bat baino gehiago. Hau da egitaraua: Gaur 16:30. Zezentxoak eta pottokak, Gurutze Santuaren plazan. 19:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira, Lezoko txistularien taldeak lagunduta. Bekoerrota kiroldegitik aterako dira. 20:00. Preso eta iheslarien aldeko kartelada. 23:00. Dantzaldia Laja Bigarrenaren eskutik. Gurutze Santuaren plazan. 00:00. Ze Esatek taldearen eskutik, kontzertua. Karlos Saldise plazan. Bihar 09:00. Plater tiraketa, Arkaleko kantxan. 10:00. Diana, dultzaineroen eskutik. 10:00. Haurrentzako jolasak, Lopenen. 10:30. Gazteentzako eta helduentzako 3×3 saski baloi txapelketa, Goiko plazan. 11:00. II. Mutxiko Eguna, Lezoko Euskal Dantzazaleak antolatuta. Karlos Saldise plazan hasiko dute kalejira. 11:00. XII. Marmitako Txapelketaren hasiera, Karlos Saldise plazan. 12:00. Buruhandiak eta erraldoiak herriko kaleetan, txistulariek lagunduta. Bekoerrota kiroldegitik irtengo dira. 14:30. Marmitako txapelketaren herri bazkaria, Karlos Saldise plazan. 16:00. Mus txapelketa, Jauregialden. 16:30. Truk txapelketa, Tiñelun elkartean. 17:00. Dantza solte txapelketa, Gurutze Santuaren plazan (euria eginez gero, txapelketa Karlos Saldise plazan egingo dute). 18:00. Josetxo Etxandi XXXVI. Oroitaldiko herri mailako txapelketaren finala. 18:00. Asier Kidam magoaren emanaldia, Jauregialden. 19:00. Back in Blue blues taldearen kontzertua, Jauregialden. 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak [...]
Santakrutzak azkeneko txanpan sartu dira, eta oraingoz eguraldia lagun izango ez dela dirudien arren, parranda egiteko gogorik ez da faltako. Gaurko ekitaldiak arratsaldera mugatzen dira, baina asteburuan egongo da gozatzeko aukerarik, bat baino gehiago. Hau da egitaraua:
Gaur
- 16:30. Zezentxoak eta pottokak, Gurutze Santuaren plazan.
- 19:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira, Lezoko txistularien taldeak lagunduta. Bekoerrota kiroldegitik aterako dira.
- 20:00. Preso eta iheslarien aldeko kartelada.
- 23:00. Dantzaldia Laja Bigarrenaren eskutik. Gurutze Santuaren plazan.
- 00:00. Ze Esatek taldearen eskutik, kontzertua. Karlos Saldise plazan.
Bihar
- 09:00. Plater tiraketa, Arkaleko kantxan.
- 10:00. Diana, dultzaineroen eskutik.
- 10:00. Haurrentzako jolasak, Lopenen.
- 10:30. Gazteentzako eta helduentzako 3×3 saski baloi txapelketa, Goiko plazan.
- 11:00. II. Mutxiko Eguna, Lezoko Euskal Dantzazaleak antolatuta. Karlos Saldise plazan hasiko dute kalejira.
- 11:00. XII. Marmitako Txapelketaren hasiera, Karlos Saldise plazan.
- 12:00. Buruhandiak eta erraldoiak herriko kaleetan, txistulariek lagunduta. Bekoerrota kiroldegitik irtengo dira.
- 14:30. Marmitako txapelketaren herri bazkaria, Karlos Saldise plazan.
- 16:00. Mus txapelketa, Jauregialden.
- 16:30. Truk txapelketa, Tiñelun elkartean.
- 17:00. Dantza solte txapelketa, Gurutze Santuaren plazan (euria eginez gero, txapelketa Karlos Saldise plazan egingo dute).
- 18:00. Josetxo Etxandi XXXVI. Oroitaldiko herri mailako txapelketaren finala.
- 18:00. Asier Kidam magoaren emanaldia, Jauregialden.
- 19:00. Back in Blue blues taldearen kontzertua, Jauregialden.
- 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak herriko kaleetan, txistulariek lagunduta. Bekoerrota kiroldegitik irtengo dira.
- 20:00. Lezoko Euskal Dantzazaleek eta Vilanova i la Geltruko (Herrialde Katalanak) dantzariek emanaldia eskainiko dute, Gurutze Santuaren plazan.
- 21:00. Karaokea Jauregialden.
- 23:00. Erlaxi taldearekin dantzaldia, Gurutze Santuaren plazan.
- 00:00. Kontzertua, Karlos Saldise plazan.
Etzi
- 10:00. Diana, dultzaineroen eskutik.
- 11:00. Toka txapelketa, Kaialden.
- 12:00. Inude eta Artzainen urteroko desfilea, Lopenetik hasita. Herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
- 18:00. Erromeria Jose Mendizabalekin, Gurutze Santuaren plazan.
- 19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, Lezoko txistularien taldeak lagunduta. Bekoerrota kiroldegitik abiatuko da segizioa.
- 22:00. Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako Bandaren emanaldia, Gurutze Santuaren plazan.
- 22:30. Zezensukoa, Gurutze Santuaren plazan.