Touring-Sanpedrotarra eta Lengokoak-Beti Ona asteburuko lehiak
Denboraldiko bigarren jardunaldiko lehiak izango dituzte asteburu honetan Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Etxean jokatuko duen taldea (bihar, 17:00etan Fanderian) Touring izango da, eta Sanpedrotarra izango du kontrario. Aurreko lehia 3-2 i...
Denboraldiko bigarren jardunaldiko lehiak izango dituzte asteburu honetan Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Etxean jokatuko duen taldea (bihar, 17:00etan Fanderian) Touring izango da, eta Sanpedrotarra izango du kontrario. Aurreko lehia 3-2 irabazi zuten sanpedrotarrek, baina errenteriarrek ere garaipena lortu zuten, 0-1 Kostkas Miren Bihotzaren kontra.
Etxetik kanpo jokatuko du bihar, berriz, Beti Onak Lengokoak taldearen kontra Donostiako Cesar Benito Futbol zelaian, 15:30ean. Lehenen jardunaldian 0-1 irabaztetik joango dira Gipuzkoako hiriburura errenteriarrak.