32 urteko Hondarribiko emakume bat hil da, A-8an izandako istripuan
32 urteko Hondarribiko emakume bat hil da gaur goizean Oiartzun parean, A-8an izandako auto istripuan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Irundik Bilborako bidean, Oiartzun alderako irteeran izan da ezbeharra, zortziak inguruan, haren autoa errepidetik ate...
32 urteko Hondarribiko emakume bat hil da gaur goizean Oiartzun parean, A-8an izandako auto istripuan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Irundik Bilborako bidean, Oiartzun alderako irteeran izan da ezbeharra, zortziak inguruan, haren autoa errepidetik aterata. Emakumea bera zihoan gidari, eta istripuaren ondoren barruan geratu da.
