Aiako Harria ezagutuz
Pasa den larunbatean Aiako Harria parke naturala ezagutzeko ibilaldia egin zuten, eta mendizaleak Erlaitz eta Lapuriturri inguruan ibili ziren. Ibilaldi hori Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatu zuten, eta Jaizkibel Mendiza...
Pasa den larunbatean Aiako Harria parke naturala ezagutzeko ibilaldia egin zuten, eta mendizaleak Erlaitz eta Lapuriturri inguruan ibili ziren. Ibilaldi hori Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatu zuten, eta Jaizkibel Mendizale Taldearen eta Irungo Mendizaleen laguntza izan zuten.
Udari begira zenbait ekintza antolatu dituzte Aiako Harria hobeto ezagutzeko helburuarekin. Horien artean antolatzaileek izarren behaketa nabarmendu dute. Hala ere, gogorarazi dute ezin izan zutela egin eguraldi txarrarengatik eta hil honen bukaeran egiteko asmoa daukatela. Asteburuan egindako orientazio ibilbidea, berriz, arrakasta izan zela esan dute.