Dokumentala eta hitzaldia Gezalan, AEKren ikasturte hasierako ekitaldian
Oarsoaldeko AEK-k bihar arratsaldean 2011-2012 ikasturteko irekiera ekitaldia egingo du. Lezon izango da, Gezala Auditoriumean, 20:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan Hizkuntza Eskubideen Behatokiak egindako Duintasun bidea dokumentala eskainiko dute. ...
Oarsoaldeko AEK-k bihar arratsaldean 2011-2012 ikasturteko irekiera ekitaldia egingo du. Lezon izango da, Gezala Auditoriumean, 20:00etatik aurrera.
Ekitaldi horretan Hizkuntza Eskubideen Behatokiak egindako Duintasun bidea dokumentala eskainiko dute. Euskarak Osakidetzan duen egoera aztertzen dute filmean, Kepa Elortzaren kasu zehatza hartuta. Dokumentala ikusi ondoren, hitzaldia eskainiko dute bai Elortzak berak baita Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik ere.
Urteko lehenengo kasua
Kepa Elortza oñatiarraren kasua ez dute ausaz hartu. Aurten Behatokiak jaso duen hizkuntza eskubideen lehenengo urraketa azaldu dute Duintasun bidea-n. Hala ere, Behatokiak azaldu duenez, “Elortzaren bizipenean dago oinarrituta, osasun arloan eta kasu zehatz honetan Osakidetzan egunero gertatzen denarenadibide edota ere bat besterik ez da”.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak kexak jartzen dituztenen nortasuna zabaltzen ez duela nabarmendu du — “konfidentzialtasun osoz jokatzen dugu”—, baina salbuespena egin dute oñatiarraren kasuarekin. “Ez dugu herritarren daturik zabaltzen. Oraingoan, ordea, gertaeren larritasuna ikusita, hautsi egin du printzipio hori. Keparen kasua baliatu dugu, urraketa egoera orokor eta sistematiko bat islatzeko”, esan du Petriatik.
Dokumentalaren helburua “hizkuntza eskubideen eremuan dauden hutsuneak salatzea” direla adierazi du. Gaineratu duenez, “sustapen handiagoa eskatzen duen alorra agerian utzi eta hau konpontzea du xede dokumentalak”. Horregatik, Duintasun bidea “erakunde publikoentzako ekarpena” dela esan du, “haien efikazia eta zerbitzu kalitatea hobetu ahal izan dezaten”.