Euskararen kale erabilera neurtuko du Errenterian Soziolinguistika Klusterrak
Laster jakingo da euskara zenbat erabiltzen den Errenteria-Oreretan. Errenteriako Udalak parte hartuko du Soziolinguistika Klusterrak egingo duen ikerketa batean. Udazkenean sartzearekin batera, datozen egunetan kale neurketa egiten ibiliko dira, eta horren emaitzak datorren urteko udaberrian ematea espero dute. Gaur eguerdian eman dituzte azterketaren gaineko xehetasunak Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eta Jaime Altuna Soziolinguistika Klusterreko presidenteak. Balentziagak azaldu duenez, Euskara Biziberritzeko Planaren harira, herriko eragileek argi utzi zuten beharrezkoa zela euskararen egoeraren azterketa egitea, eta hor hutsune bat zegoela. Horri erantzunez erabaki du udalak kale erabileraren neurketa egitea, Errenteria-Oreretan euskarak duen egoeraren “argazkirik fidagarriena” lortzeko. Hala jarri ziren harremanetan Soziolinguistikaren Klusterrarekin. Altunaren esanetan, Errenteria-Oreretan euskarak duen presentzia eta erabilera zenbatekoa den neurtzearekin batera, Euskal Herri osoko ehun herritan egingo dute azterketa bera: “Badakigu euskara zenbatek dakiten, orain ikusiko dugu zenbatek hitz egiten duten kalean. Horrek oinarri batzuk emango dizkigu euskararen normalizazioan urrats eraginkorrak emateko”. Metodologia ezberdina Altunak metodologiaren gaineko xehetasunak ere eman ditu, eta ez dela ohiko azterketa izango adierazi du. Izan ere, datuak ez dituzte galderak eginez lortuko, entzunez baizik; alegia, kalean jendeak zer hitz egiten duen neurtuko dute. Hori egiteko herriko sei gunetan kokatuko dira ikerketa egingo dutenak: Erdialdean, Fanderian, Iztietan, ibai inguruan, Beraunen eta kiroldegian. “Horrek emango digu [...]
Laster jakingo da euskara zenbat erabiltzen den Errenteria-Oreretan. Errenteriako Udalak parte hartuko du Soziolinguistika Klusterrak egingo duen ikerketa batean. Udazkenean sartzearekin batera, datozen egunetan kale neurketa egiten ibiliko dira, eta horren emaitzak datorren urteko udaberrian ematea espero dute.
Gaur eguerdian eman dituzte azterketaren gaineko xehetasunak Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eta Jaime Altuna Soziolinguistika Klusterreko presidenteak.
Balentziagak azaldu duenez, Euskara Biziberritzeko Planaren harira, herriko eragileek argi utzi zuten beharrezkoa zela euskararen egoeraren azterketa egitea, eta hor hutsune bat zegoela. Horri erantzunez erabaki du udalak kale erabileraren neurketa egitea, Errenteria-Oreretan euskarak duen egoeraren “argazkirik fidagarriena” lortzeko.
Hala jarri ziren harremanetan Soziolinguistikaren Klusterrarekin. Altunaren esanetan, Errenteria-Oreretan euskarak duen presentzia eta erabilera zenbatekoa den neurtzearekin batera, Euskal Herri osoko ehun herritan egingo dute azterketa bera: “Badakigu euskara zenbatek dakiten, orain ikusiko dugu zenbatek hitz egiten duten kalean. Horrek oinarri batzuk emango dizkigu euskararen normalizazioan urrats eraginkorrak emateko”.
Metodologia ezberdina
Altunak metodologiaren gaineko xehetasunak ere eman ditu, eta ez dela ohiko azterketa izango adierazi du. Izan ere, datuak ez dituzte galderak eginez lortuko, entzunez baizik; alegia, kalean jendeak zer hitz egiten duen neurtuko dute.
Hori egiteko herriko sei gunetan kokatuko dira ikerketa egingo dutenak: Erdialdean, Fanderian, Iztietan, ibai inguruan, Beraunen eta kiroldegian. “Horrek emango digu argazki zehatzago bat, eta euskara zenbatek, gaztelera zenbatek eta beste hizkuntza bat zenbatek hitz egiten duten jakin”, aurreratu du Altunak. 2006ko errolda datuen arabera, errenteriaren %50 inguruk daki euskaraz hitz egiten.
Horrez gain, hiztunaren ezaugarrien arabera ere neurtuko dute erabilera: adina, sexua eta haurren presentzia. «Alegia, geroz eta zabalduago dagoen hipotesia da haurren presentzian euskararen erabilera areagotzen dela», azaldu du Altunak.
Kale neurketa lehen aldiz 1989an egin zuten, eta lauzpabost urtean behin egiten dute. Dagoeneko 22 urtetik gorako datuak bildu dituzte, eta horrek euskararen erabilerak izan duen garapena ikusteko balioko diela nabarmendu du klusterreko presidenteak. Gainera, Eusko Jaurlaritzak egindako inkesta soziolinguistikoaren gaineko datuak ere datorren urteko udaberrirako espero dituzte: “Datorren urtean hizkuntza aldetik argazki garrantzitsua izango dugu”.