Ludoteka urriaren 3an hasiko da martxan
Ikasturte berriarekin batera, izena emateko epeak zabaltzen eta ixten ari dira. Horrela, Lezoko Udal Ludotekan inskripzioa egiteko txanda izango da datorren astekoa. Udal Ludotekara 0 eta 10 urte bitartean dituzten haurrak joan daitezke ludotekara. Urt...
Ikasturte berriarekin batera, izena emateko epeak zabaltzen eta ixten ari dira. Horrela, Lezoko Udal Ludotekan inskripzioa egiteko txanda izango da datorren astekoa.
Udal Ludotekara 0 eta 10 urte bitartean dituzten haurrak joan daitezke ludotekara. Urte osoko kuotak 30 euro balio ditu.
Astelehenetik ostiralera eman daiteke izena, Udal Ludotekan. Ordutegia 16:30etik 19:30era izango da. Inprimaki bat bete behar da datuak emanez.
Apirilera arte
Urriaren 3an hasiko dira haurrak ludotekan, apirilaren 30era arte. Guztira 45 haurrentzako tokia dago, eta kopurua gaindituz gero, zozketa egingo dute izena eman dutenen artean.