San Fermin Txikiak asteburuan
Antxoko Jai Batzordeak dagoeneko itxi du asteburuan egingo diren San Fermin Txiki jaietarako egitaraua. Horrez gain, bihar zein etzi egingo dituzten herri afari zein herri bazkarirako txartelak salgai jarri dituztela jakinarazi dute. Herri afariako txartelak 8euro balio du, eta Kamio, Mimos, Izadi eta Laket tabernetan eskuragarri izango dira. Herri bazkarirako txartelak, aldiz, 14 euro balio dute helduen kasuan, eta 6 euro haurren txartelak, eta Kamio, Mimos eta Armonian bertan eros daitezke. Hauxe egitaraua: Hilak 23, ostirala: 20:00: Txupinazoa Gure Zumardian, Bujandaren eskutik. Ondoren Pasai Txaranga kalez kale ariko da, 22:00ak bitartean. 22:00: Gaztetxeak antolatuta herri afaria Axular plazan. Ondoren gazteen barrilada Pasai Txarangak lagunduta. Hilak 24, larunbata: 11:00: Armonia elkarteak antolatuta, haur jolasak Blas de Lezo kalean, elkartearen aurrean. Ondoren, toki berean, herri bazkaria heldu eta haurrentzako. Bazkariaren ondoren, mus txapelketa. 13:00: Dultzaineroaz lagunduta erraldoi eta buruhandiak. 16:30: Txabolsotokoen eskutik Haur Jolasak Gure Zumardian. Ondoren, Iñigo Perurenarekin berbena 22:00ak arte. 20:00: Gaztetxetik abiatuta batukada-poteoa. 23:30: Karaokea Gaztetxean.
Antxoko Jai Batzordeak dagoeneko itxi du asteburuan egingo diren San Fermin Txiki jaietarako egitaraua. Horrez gain, bihar zein etzi egingo dituzten herri afari zein herri bazkarirako txartelak salgai jarri dituztela jakinarazi dute. Herri afariako txartelak 8euro balio du, eta Kamio, Mimos, Izadi eta Laket tabernetan eskuragarri izango dira. Herri bazkarirako txartelak, aldiz, 14 euro balio dute helduen kasuan, eta 6 euro haurren txartelak, eta Kamio, Mimos eta Armonian bertan eros daitezke.
Hauxe egitaraua:
Hilak 23, ostirala:
20:00: Txupinazoa Gure Zumardian, Bujandaren eskutik. Ondoren Pasai Txaranga kalez kale ariko da, 22:00ak bitartean.
22:00: Gaztetxeak antolatuta herri afaria Axular plazan. Ondoren gazteen barrilada Pasai Txarangak lagunduta.
Hilak 24, larunbata:
11:00: Armonia elkarteak antolatuta, haur jolasak Blas de Lezo kalean, elkartearen aurrean. Ondoren, toki berean, herri bazkaria heldu eta haurrentzako. Bazkariaren ondoren, mus txapelketa.
13:00: Dultzaineroaz lagunduta erraldoi eta buruhandiak.
16:30: Txabolsotokoen eskutik Haur Jolasak Gure Zumardian. Ondoren, Iñigo Perurenarekin berbena 22:00ak arte.
20:00: Gaztetxetik abiatuta batukada-poteoa.
23:30: Karaokea Gaztetxean.