Tip Tap Clap dantza elkarteak zabaldu du izena emateko epea
Tip Tap Clap Lezoko dantza eta musika elkarteak aurtengo ikasturterako ekitaldiak martxan jarri ditu. Ikastaroetako batean izena emateko izena emateko zabalik dago. Horrela, zortzi dantza edo musika motatan aritzeko aukera izango dute. Haurrentzako hir...
Tip Tap Clap Lezoko dantza eta musika elkarteak aurtengo ikasturterako ekitaldiak martxan jarri ditu. Ikastaroetako batean izena emateko izena emateko zabalik dago.
Horrela, zortzi dantza edo musika motatan aritzeko aukera izango dute. Haurrentzako hiru prestatu dituzte: dantza, break dance-a eta klakea. Helduek ere klakea egiteko aukera izango dute, baita honako beste lau hauek ere: kutxa flamenkoa, saxofoia, dantza garaikidea, gimnasia fisiko eta mentala (luzapenak, masajeak eta ongizate emozionala bilatzen duten hainbat teknika) eta biodantza.
Izena eman nahi dutenek 630 70 55 94 telefono zenbakira deitu behar du, edo tiptapclaps@hotmail.com helbide elektronikora idatzi behar du.
Ikastaroak, urrian
Oroitzenen du lokala elkarteak, eta bertan hasiko dira datorrenhilean ikastaroak.
Klakea astelehen eta asteartetan egingo dute; dantza moderno eta garaikidea, asteartetan; ostegunetan gimnasia eta ostiraletan, berriz, kutxa flamenkoa eta break dance-a. Saxofoia jotzen ikasi nahi dutenek irakaslearekin zehaztu behar da, eta biodantza hilean bi ordu izango dira.