Udal Txistulari Taldeak Cereteko Festa del Joglarren hartuko du parte
Udal txistulari taldeak Festa del Joglarren hartuko du parte Cereten
Errenteriako Udal Txistulari Taldeak Cereten (Ipar Katalunia) antolatutako Festa del Joglarren hartuko du parte etzi. Jaiaren aurtengo edizioan, esku bakarrarekin jotzen diren hiru zuloko musika tresnak izango dira protagonista eta baita instrumentu horiek egiten dituzten luthiers-ak ere. Udal txistulari taldeak bi hitzordu izango ditu jaialdi horretan: lehenengoa, etzi 21:00 izango izango da Maureillas-eko elizan, bertan kontzertua eskainiko du; bigarrena, etzidamu izango du, eta Cereteko kaleetan barrena ibiliko da txistulari taldea errenteriako erraldoi eta buruhandiekin batera.