Aldaketa txikiez beteta dator Lezoko BBT Probaren XIX. ekitaldia
Berritasunekin dator aurtengo BTT proba. XIX. ekitaldia izango da, eta ia tradizio bilakatu den arren, berritasunak sartuko dituzte aurtengo ibilbidean, baita lasterketaren beste hainbat arloetan ere. Bi ibilbideetan izango da aldaketarik nabarmenetako bat. Orain arte Altamiratik pasatu izan dira ziklistak, baina aurten auzo horretatik pasatzea ekidingo dute. “Errepide nagusietatik pasatu izan da lasterketa”, dio Arkaitz Angiozar Lezoko Udaleko kirol teknikariak, “eta gainera, Altamirako futbol zelaian parte hartzaileak pilatzen ziren”. Horregatik, Lezoko herrigunean buelta bat eman ondoren, Donibaneko bidea hartuko dute eta bidegurutzean Jaizkibelera abiatuko dira. Bi ibilbide egiteko aukera izango dute BTT probakoek, 23 kilometroko bat eta bestea 35ekoa. Motzena ez dute aldatu, baina luzeena egokitu dutela adierazi du Angiozarrek. Itsasora hurbilduko da ibilbidea: Justizetik behera joango dira txirrindulariak, ondoren antena gurutzatuko dute eta dorreetara joango dira, Guadalupera iritsi baino lehen. Bertan jarriko dute anoa postuan, baita Gurutze Santuaren plazan ere. Ibilbidearen moldaketa horrekin, desnibela handituko dela jakinarazi du kirol teknikariak (guztira 1.275 metro izango dira). Horrez gain, haurrentzako hiru ibilbide ere antolatu dituzte. Opariak eta txipak Aldatuko ez den gauzetako bat parte hartzaileek jasoko dituzten opariak izango dira. Bakoitzak kamiseta bat jasoko du, eta argazkilari profesional batek txirrindularien argazki bana aterako du (www.agerremedia.com webgunetik jaitsi ahal izango dira). Lasterketaren [...]
Berritasunekin dator aurtengo BTT proba. XIX. ekitaldia izango da, eta ia tradizio bilakatu den arren, berritasunak sartuko dituzte aurtengo ibilbidean, baita lasterketaren beste hainbat arloetan ere.
Bi ibilbideetan izango da aldaketarik nabarmenetako bat. Orain arte Altamiratik pasatu izan dira ziklistak, baina aurten auzo horretatik pasatzea ekidingo dute. “Errepide nagusietatik pasatu izan da lasterketa”, dio Arkaitz Angiozar Lezoko Udaleko kirol teknikariak, “eta gainera, Altamirako futbol zelaian parte hartzaileak pilatzen ziren”. Horregatik, Lezoko herrigunean buelta bat eman ondoren, Donibaneko bidea hartuko dute eta bidegurutzean Jaizkibelera abiatuko dira.
Bi ibilbide egiteko aukera izango dute BTT probakoek, 23 kilometroko bat eta bestea 35ekoa. Motzena ez dute aldatu, baina luzeena egokitu dutela adierazi du Angiozarrek. Itsasora hurbilduko da ibilbidea: Justizetik behera joango dira txirrindulariak, ondoren antena gurutzatuko dute eta dorreetara joango dira, Guadalupera iritsi baino lehen. Bertan jarriko dute anoa postuan, baita Gurutze Santuaren plazan ere.
Ibilbidearen moldaketa horrekin, desnibela handituko dela jakinarazi du kirol teknikariak (guztira 1.275 metro izango dira). Horrez gain, haurrentzako hiru ibilbide ere antolatu dituzte.
Opariak eta txipak
Aldatuko ez den gauzetako bat parte hartzaileek jasoko dituzten opariak izango dira. Bakoitzak kamiseta bat jasoko du, eta argazkilari profesional batek txirrindularien argazki bana aterako du (www.agerremedia.com webgunetik jaitsi ahal izango dira).
Lasterketaren babesle den Ciclos Iñakik 100 sari zozkatuko ditu. Errenteria-Oreretako denda horretan eman behar da izena (Zubiaurre kalean dago), edo www.kirolprobak.com webgunean. Lasterketa hasi aurretik ere eman daiteke izena, plazan bertan.
Aurten, gainera, txipak jarriko dituzte salgai edo alokatzeko. Webgune horretan agertuko dira sailkapenak. Erosten duenak, beste probetan erabil dezake, zozketa batean sartzeaz gain.
Lezoko Udalak «bizikleta hartuko ez duten herritarrak» ere gonbidatu ditu, “dagoen giroaz gozatzera”. Nabarmendu dute Jaizkibeleko paisaia errespetatzen dutela, eta lasterketa egin aurretik sasiak garbitzen direla, eta ondoren ere, pilatzen den zaborra kentzeko.