Astebeteko ate irekiekin hasiko du ikasturte berria ludotekak
Abaraxka ludotekak ikasturte berriari ekingo dio datorren astean. Hilaren 26tik 30era (astelehenetik ostiralera), ate irekiak antolatu ditu Ttirukik, Oiartzungo haurren artean jolasen txoko hori ezagutarazteko. Fermiñene egoitzan kokatua dago Abaraxka...
Abaraxka ludotekak ikasturte berriari ekingo dio datorren astean. Hilaren 26tik 30era (astelehenetik ostiralera), ate irekiak antolatu ditu Ttirukik, Oiartzungo haurren artean jolasen txoko hori ezagutarazteko.
Fermiñene egoitzan kokatua dago Abaraxka ludoteka, Kontzejupe plazatik sartuta.
Egun horietan, LH 1. mailatik 6. maila bitarteko haur oiartzuarrek ludoteka ezagutzeko aukera izango dute, dohainik. Ludoteka 16:30etik 19:30era egongo da irekita aste osoan zehar.
Ate irekien astearen ondoren, izena ematen duten haurrek erabili ahal izango dute ludoteka zerbitzua.
Izena Gazte Informazio Bulegoan eman behar da: Mendiburu kaleko, 5. zenbakian, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era dago zabalik, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era. Informazio gehiago jasotzeko telefonoz ere dei daiteke, 943 49 11 05 zenbakira.