Erosteko edo trukatzeko aukera bigarren eskuko merkatuan
Txingudiko Zerbitzuak bigarren eskuko merkatua antolatu du iganderako San Pedro kalean, eta berrerabileraren bitartez hiri-hondakinen prebentzioa bultzatzea dute helburu. Egoera onean dauden erabilitako objektuak, hala nola, liburuak, jolasak, apaingar...
Txingudiko Zerbitzuak bigarren eskuko merkatua antolatu du iganderako San Pedro kalean, eta berrerabileraren bitartez hiri-hondakinen prebentzioa bultzatzea dute helburu. Egoera onean dauden erabilitako objektuak, hala nola, liburuak, jolasak, apaingarriak, kirol-materiala, haurrentzako tresnak, arropa… saltzeko, erosteko edo trukatzeko topaleku izango da merkatua.
Elkarte, ikastetxe eta herritar orok izango du parte hartzeko aukera; salmenta postua erreserbatuz, gordailu-salmentara gauzak eraman eta han salduz eta baita bisitari modura bertaratuz ere. Parte hartzea doakoa izango da.
Hiru merkatu bi astetan
Horrela, hiru bigarren eskuko merkatu egingo dituzte bi astetan Hondarribia eta Irun artean. Igandean Hondarribiko San Pedro kalean egingo dute, eta urriaren 9an eta 11ean Irungo Zabaltza plazan. Merkatuen ordutegia goizez izango da; 10:00etatik 14:00etara.
Gauzak uzteko ordutegia 9:00etatik 10:00etara izango da Txingudiko Zerbitzuetan. Informazio gehiagorako 902 119 384 telefonora dei daiteke edo www.txinzer.com helbidea kontsultatu.