Etzi Bilbon egingo duten manifestaziora joateko autobusa antolatu dute
Etzi arratsaldean Bateragune auziaren epaia salatzeko eta horrelakorik berriro gerta ez dadin eskatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon, Epaiketa gehiagorik ez, zigorrik ez! lelopean. 17:30ean aterako da La Casillatik. Lezotik autobusa ateratzeko asmo...
Etzi arratsaldean Bateragune auziaren epaia salatzeko eta horrelakorik berriro gerta ez dadin eskatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon, Epaiketa gehiagorik ez, zigorrik ez! lelopean. 17:30ean aterako da La Casillatik.
Lezotik autobusa ateratzeko asmoa dute. 15:30ean aterako da, ohiko tokitik. Izena emateko Oriotarra edo Azkena tabernara joan behar da. Zerrenda bihar gaueko bederatzietan itxiko dutela jakinarazi dute.