Irabazi egin behar dute Txosteko kideek finalerdietan sartzeko
Partida garrantzitsua dute Txosteko pilotariek igandean, erreboteko Enrike Abril Lehiaketaren barnean. 11:00etan izango da, Beheko plazan, Zubietaren kontra. Finalerdietan sartzeko dituzten aukerei eutsi nahi badiete, derrigorrez irabazi beharrean daud...
Partida garrantzitsua dute Txosteko pilotariek igandean, erreboteko Enrike Abril Lehiaketaren barnean. 11:00etan izango da, Beheko plazan, Zubietaren kontra. Finalerdietan sartzeko dituzten aukerei eutsi nahi badiete, derrigorrez irabazi beharrean daude. Peio Etxeleku entrenatzailea eta jokalaria baja izango da, meniskoan lesioa baitu.
Palan, hiru partida
Asteburu garrantzitsua izango da hau Txosteko palistentzako ere. Izan ere, Gipuzkoako bi finalerditan lehiatuko dira, baita jeitsiera saihestekoan ere. Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatuko dituzte partidak.
Lehenengoa gaur jokatuko dute 21:00etan. Bigarren Mailako finalerdia da, Altzarra eta Txost 2 artekoa.
Bihar, 20:30ean, Lehen Mailako finalerdia jokatuko dute Landarek eta Txost 1ek.
Igandean, 10:00etan berriz, Lehen Mailan jaitsiera izango dute jokoan Txost 2 eta Oiangu 2 taldeek.