Irun Rugby Taldeak Besayaren aurka hasiko du denboraldia bihar
Bihar Euskal Ligako lehen partida jokatuko du Irun Rugby Taldeak Plaiaundiko berdegunean, Santanderreko Besayaren aurka. Partida arratsaldeko lauretan hasiko da. Iaz igoera fasean kale egin zutenez, aurten ere Euskal Ligan arituko dira irundarrak, B multzoan. Besteak beste, Getxo, Bera Bera, Universidad Cantabria eta Arrasateren aurka lehiatuko da Irun RT. Irun RTko arduradunek taldea osatu gabe dagoela onartu dute: «Liga hasieran izandako bajen eraginik ez nabaritzea espero dugu, baina hutsuneak betetzeko fitxatu beharko dugu; Bidasoaren beste aldera begira gaude». Lagunarteko partida Joan zen larunbatean lagunarteko partida jokatu zuen Irun Rugby Taldeak Pauko Idron Lee taldearen aurka, Plaiaundin. Okzitaniarrak nagusitu ziren, 12-28ko emaitzarekin.
Bihar Euskal Ligako lehen partida jokatuko du Irun Rugby Taldeak Plaiaundiko berdegunean, Santanderreko Besayaren aurka. Partida arratsaldeko lauretan hasiko da. Iaz igoera fasean kale egin zutenez, aurten ere Euskal Ligan arituko dira irundarrak, B multzoan. Besteak beste, Getxo, Bera Bera, Universidad Cantabria eta Arrasateren aurka lehiatuko da Irun RT.
Irun RTko arduradunek taldea osatu gabe dagoela onartu dute: «Liga hasieran izandako bajen eraginik ez nabaritzea espero dugu, baina hutsuneak betetzeko fitxatu beharko dugu; Bidasoaren beste aldera begira gaude».