Latitud 43N, Kelysen
Asteburu honetan kontzertua izango da Kelys tabernan. Latitud 43N talde donostiarra izango da protagonista, eta gaueko hamabietatik aurrera Dime tú diskoko abestiak eta beste hainbeste entzuteko aukera izango da. Hain zuzen, lan horrekin Donostiako po...
Asteburu honetan kontzertua izango da Kelys tabernan. Latitud 43N talde donostiarra izango da protagonista, eta gaueko hamabietatik aurrera Dime tú diskoko abestiak eta beste hainbeste entzuteko aukera izango da. Hain zuzen, lan horrekin Donostiako pop rock lehiaketako finalaurrekoetara sailkatzea lortu zuten. Hortik aurrera, beste bi lan atera dituzte: Ilusiones eta Mañanas como hoy.
Lau kidek osatzen dute taldea: Pedro Abalos da abeslaria eta baxu jotzailea, Dani Abalos gitarrista eta koroak egiten dituena, Monica Dominguez teklista eta koroak egiten dituena eta Ruben Martin bateria eta perkusionista.
Aurten San Miguel Donostikluba lehiaketako irabazleak izan dira, eta Viktoria Eugenia klubean jotzeko aukera izango dute, urritik ekainera, talde gonbidatu bezala.