Literatura solasaldiak liburutegian
Erabiltzaileen arten irakurtzea sustatu eta jarrera kritikoak eta arrazoitutakoak hartzen laguntzeko literatura solasaldiak antolatu dituzte datozen hiru hilabeteetarako udal liburutegian. Urrian irakurri beharreko liburua Gregor von Rezzoriren Flores ...
Erabiltzaileen arten irakurtzea sustatu eta jarrera kritikoak eta arrazoitutakoak hartzen laguntzeko literatura solasaldiak antolatu dituzte datozen hiru hilabeteetarako udal liburutegian. Urrian irakurri beharreko liburua Gregor von Rezzoriren Flores en la nieve izango da. Ekintza hori batik bat irakurtzea gogoko dutenei eta irakurritakoaz dituzten iritziak taldean konpartitu nahi dituztenei zuzenduta dago.
Liburutegitik jakinarazi dutenez, liburuak maileguan utziko dituzte irakurri nahi dutenen eskura, literatur solasaldia egiten den arte.
Solasaldi horiek hilean behin egingo dituzte Xenpelar Etxeko lehen solairuan, euskaraz zein gazteleraz, eta 19:00etan hasiko dira. Euskarazko hitzaldietan Ane Mayoz izango da dinamizatzailea, eta gaztelerazkoetan Jose Luis Cancho. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da liburutegiko harreran edo 943 44 96 35 telefono zenbakian.
Honakoak dira hiruhileko honetan irakurri beharreko liburuak:
Urriak 4, asteartea: Gregor von Rezzoriren Flores en la nieve (gazteleraz).
Azaroak 2, asteazkena: Doris Lessingen Dentro de mí (gazteleraz).
Azaroak 9, asteazkena: Hasier Etxeberriaren Eulien bazka (euskaraz).
Abenduak 1, osteguna: Elias Canettiren La lengua absuelta (gazteleraz).
Abenduak 14, asteazkena: Joxean Agirreren Romain zen bere izena (euskaraz).
Udal liburutegitik herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.