TAO zerbitzua martxan jarri dute Portua auzoan eta Alde Zaharrean
TAO zerbitzua martxan jarri dute Portuan eta Alde Zaharrean berriro ere, izan ere, iraileko lehen hamabostaldian geldialdia egin zuten, Hondarribiko jaiak zirela eta. Horrela, zerbitzua astelehenetik igandera egongo da martxan, goizeko 10:00etatik arra...
TAO zerbitzua martxan jarri dute Portuan eta Alde Zaharrean berriro ere, izan ere, iraileko lehen hamabostaldian geldialdia egin zuten, Hondarribiko jaiak zirela eta. Horrela, zerbitzua astelehenetik igandera egongo da martxan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara.
Alde Zaharrean zerbitzuak udan izan den kale berberetan jarraituko du, baina Portu auzoan aldiz, aldaketak egin dituzte, datorren astean hasiko dituzten Martxin Artzu eta Bernat Etxepare kaletako lanak direla eta. Horrela, honako kaleetan jarri dute TAO-a: San Pedro, Santiago, Bernat Etxepare, Itsas Argi, Arrantzale Auzoa, Zuloaga, Axular eta Bidasoa kaleko 12 eta 19 zenbakietako zatian.
Bentako aparkalekua ere ireki dute, eta bertan aparkatzeko TAO-a ordaindu behar da. Auzoko lanak direla eta, aparkalekura sarrera eta irteera Bidasoa
kaletik egin behar da.
Txartelak BAZ-en
TAO txartela BAZ-en eskatu behar da, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30etara goizetan eta 16:00etatik 18:00etara arratsaldetan. Larunbatetan aldiz, goizetan irekitzen dute soilik, 10:00etatik 13:00etara. TAO txartelaz gain, Udaltzaigoan eskatu daiteken txanpon txartela eskuratzeko aukera ere badago.
20 minutuz doan
Gainera, TAO express zerbitzua Portua auzoan izango da erabiltzaile ororentzat eta 20 minutuz autoa doan uzteko aukera izango da. Zerbitzua erabiltzeko tiketa atera behar da makinan.