370 ikasle Haurtzaro Ikastolako ekintza estraeskolarretan
Datorren urriaren 3ean jarriko dira martxan Haurtzaro Ikastolan ikasturte honetarako prestaturiko ekintza estraeskolarrak, ohi bezala, eskolordutik at izango direnak. Betiko ikasgaietatik aparteko ekintza hauek guztiak ikastolako hezkuntza integralaren barruan kokatuak eta bertako proiektuarekin txertatuak daude aurrenekotik azkenekoraino. Beraz, eguneroko ikastolako jardueraren osagarri eta aberasgarri izango diren ekintzak dira. Aukera luzea bezain zabala aurten ere ikastolak eskaintzen duena, Alaitz Bergaretxe, koordinatzaile orokorrak adierazi digunez. Batetik kirol ekintzak, eta bestetik kulturarekin loturikoak. Kirol mailakoen artean hauek dira nabarmenenak hurrengoak. Atletismoa, LHko 1.mailatik DBHko 4.mailarainoko ikasleentzat. Kenpo, norbanakako babesa eta hastapeneko konpetizioak lantzeko, HHko 3.mailatik DBHko 4.mailarainokoentzat. Xakea, LHko 1.mailatik DBHko 4.maila arterainokoentzat. Eskola kirola, LHko 3.mailatik LHko 6.mailarainoko ikasleentzat. Kultur mailako ekintzek ere badute arrakastarik eta erakargarritasunik. Euskal dantza, bertso eskola, marrazkia eta pintura, eskulanak, malabareak, dantza garaikidea, dantza txapelketak, abesbatza, trikitixa eta panderoa, jolas txokoa… ez da makala ikastolak eskaintzen duen aukera. Eta aurten ere, sekulako arrakasta izan dute ikasleen artean aurtengo ekimen hauek. Oraingoz, 370 ikaslek eman dute izena ekintza hauetan parte hartzeko. Proiektu erraldoi hau aurrera ateratzeko, Alaitz Bergaretxek 30 monitore jarri behar ditu martxan. Horretarako, ikastolako zuzendaritzaren, eskolaz kanpoko ekintzen lan taldearen eta gurasoen laguntza izango du koordinatzaile orokorrak ikasturtean zehar. Lan talde sendoa ari da lanean, beraz, [...]
Datorren urriaren 3ean jarriko dira martxan Haurtzaro Ikastolan ikasturte honetarako prestaturiko ekintza estraeskolarrak, ohi bezala, eskolordutik at izango direnak. Betiko ikasgaietatik aparteko ekintza hauek guztiak ikastolako hezkuntza integralaren barruan kokatuak eta bertako proiektuarekin txertatuak daude aurrenekotik azkenekoraino. Beraz, eguneroko ikastolako jardueraren osagarri eta aberasgarri izango diren ekintzak dira.
Aukera luzea bezain zabala aurten ere ikastolak eskaintzen duena, Alaitz Bergaretxe, koordinatzaile orokorrak adierazi digunez. Batetik kirol ekintzak, eta bestetik kulturarekin loturikoak.
Kirol mailakoen artean hauek dira nabarmenenak hurrengoak. Atletismoa, LHko 1.mailatik DBHko 4.mailarainoko ikasleentzat. Kenpo, norbanakako babesa eta hastapeneko konpetizioak lantzeko, HHko 3.mailatik DBHko 4.mailarainokoentzat. Xakea, LHko 1.mailatik DBHko 4.maila arterainokoentzat. Eskola kirola, LHko 3.mailatik LHko 6.mailarainoko ikasleentzat.
Kultur mailako ekintzek ere badute arrakastarik eta erakargarritasunik. Euskal dantza, bertso eskola, marrazkia eta pintura, eskulanak, malabareak, dantza garaikidea, dantza txapelketak, abesbatza, trikitixa eta panderoa, jolas txokoa… ez da makala ikastolak eskaintzen duen aukera.
Eta aurten ere, sekulako arrakasta izan dute ikasleen artean aurtengo ekimen hauek. Oraingoz, 370 ikaslek eman dute izena ekintza hauetan parte hartzeko.
Proiektu erraldoi hau aurrera ateratzeko, Alaitz Bergaretxek 30 monitore jarri behar ditu martxan. Horretarako, ikastolako zuzendaritzaren, eskolaz kanpoko ekintzen lan taldearen eta gurasoen laguntza izango du koordinatzaile orokorrak ikasturtean zehar.
Lan talde sendoa ari da lanean, beraz, ikastolan azken urteetan. Horregatik, urtez urte ari da hobetzen ekintza hauen eskaintza.
Nahi duenak badu, beraz, non zer aukeratu. Telebista, ordenagailua eta mobilaren arrastotik tarteka ateratzeko abagune polita, haur eta gaztetxoentzat.
Azken aste honetan egin dituzte bilerak gurasoekin, hauei urte guztiko funtzionamenduaren berri emateko. Bertan, monitoreak ere aurkeztu zituzten.
Ekintza hauek, ikasturtearekin batera amaitzen badira ere, zenbait erakustaldi, saio, jaialdi eta txapelketatan ere parte hartzen dute ikasturtetik at ikastolako ikasle hauek. Guztira 400 lagun gure kiroletan eta gure kulturan murgilduta ikastolaren itzalean. Bada zerbait.

