Ereintzak 23-19 garaitu du Barakaldo, kategoriako liderra zena
Ereintza taldeko nazionaleko lehenengo mailako jokalariek garaipena eskuratu zuten aurreko asteburuan mailako liderra zen Barakaldoren aurrean. Partida hasieratik joan ziren aurretik errenteriarrak, eta atsedenaldira 14-10 markagailuarekin iritsi ziren...
Ereintza taldeko nazionaleko lehenengo mailako jokalariek garaipena eskuratu zuten aurreko asteburuan mailako liderra zen Barakaldoren aurrean. Partida hasieratik joan ziren aurretik errenteriarrak, eta atsedenaldira 14-10 markagailuarekin iritsi ziren. Alex Noguesen mutilek lan ona egin zuten defentsan eta 23-19 amaitu zuten partida.
Ereintzako Kadete eta Gazte Mailako jokalariek, berriz, ez zuten irabazterik izan Zumaian. Gizonezkoen euskal ligaren barruan jokatu zuten eta bi mailatan Zumaiarrak izan ziren garaile.
