PSE-EEk kanpo kaia eta biziberritzea sustatzeko eskatu dio Foru Aldundiari
“Jarrera harroputza eta agintzailea ” leporatu dio PSE-EEk Bilduri. Kanpo kaia eraiki dadin eta badiaren biziberritzeari begira erakundeek aurrez adostutakoak errespetatu ditzala eskatu dio PSE-EEren bozeramaile Rafaela Romerok Bilduri. Bat...
“Jarrera harroputza eta agintzailea ” leporatu dio PSE-EEk Bilduri. Kanpo kaia eraiki dadin eta badiaren biziberritzeari begira erakundeek aurrez adostutakoak errespetatu ditzala eskatu dio PSE-EEren bozeramaile Rafaela Romerok Bilduri. Batzar Nagusiaren plenoak, kanpo kaiaren alde egin zuen lehengo asteazkenean, PSE-EEk, EAJk eta PPk indarrak batuz, eta beren gehiengoa baliatuz. Ostiralean, baina, kanpo kaia ez duela bultzatuko adierazi zuen gobernu foralak.
