Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Xabier Pombo: “Lehendakariaren azken burutazioak”

Alderdi Sozialistak une hauetan ezkerrerantz egin dituen mugimenduak, egiazko konbentzimenduak baino, azaroaren 20ko kongresurako eta senaturako hauteskundeen gertutasunak eragindakoak dira. Hori argi ikusten duenetakoa naiz. Alderdi Sozialista ezkertiarrez mozorrotu da beste behin, gizarte politiken zain dagoen hautesleria engainatzeko. Sigletara fidela den hautesleria, komunikabideek lokartutako hautesleria, eta estatuko politiken nahiz politika autonomikoen gaineko hausnarketa egiteko denbora hartu ez duena, ezker progresistaren mozorroaren atzean, neoliberalismoaren postulatu zaharrenak besarkatzen dituena politika ikusi ahal izateko; ongizate estatuaren zutoinak errotik erasotzen dituen politika. Testuinguru honetan kokatu behar da gure Lehendakariaren azken burutazioa: azpiegituren bikoizketa, aholkulari taldearen txostenak lagunduta. Hamarkaden ondotik, sozialistek argia ikusi dute azkenean,  eta harritzekoa bada ere, gure alderdiak, EB-Berdeak-ek urtetan defenditu dituen ondorio beretara iritsi da, hain zuzen, sozialistek EAJrekin eta PPrekin batera leporatzen gaituzten ondorio berberetara, eta norabide horretan egiten genituen proposamenen kontra behin eta berriz botoa eman badute ere. Baina ikus dezagun Lehendakariak non huts egiten duen. Nire ustez lehendakaria ezin da mugatu zerk ez duen funtzionatzen esatera eta salatzera. Gaizki dabilena eraldatzeko proposamenak plazaratu behar ditu baita ere. Baina dirudienez, ez ditu aipatu proposamenak, beraz eztabaidak zentzua galtzen du, eta hauteskundeetarako erreklamo gisa baino ezin dira ulertu. Azpiegiturekin, une hauetan, kexu agertzen da, baina aipatutako batzuk azter ditzagun: Aireportua: [...]

pasaiako hitza
Pasaia
2011/10/10

Alderdi Sozialistak une hauetan ezkerrerantz egin dituen mugimenduak, egiazko konbentzimenduak baino, azaroaren 20ko kongresurako eta senaturako hauteskundeen gertutasunak eragindakoak dira. Hori argi ikusten duenetakoa naiz.

Alderdi Sozialista ezkertiarrez mozorrotu da beste behin, gizarte politiken zain dagoen hautesleria engainatzeko. Sigletara fidela den hautesleria, komunikabideek lokartutako hautesleria, eta estatuko politiken nahiz politika autonomikoen gaineko hausnarketa egiteko denbora hartu ez duena, ezker progresistaren mozorroaren atzean, neoliberalismoaren postulatu zaharrenak besarkatzen dituena politika ikusi ahal izateko; ongizate estatuaren zutoinak errotik erasotzen dituen politika.

Testuinguru honetan kokatu behar da gure Lehendakariaren azken burutazioa: azpiegituren bikoizketa, aholkulari taldearen txostenak lagunduta. Hamarkaden ondotik, sozialistek argia ikusi dute azkenean,  eta harritzekoa bada ere, gure alderdiak, EB-Berdeak-ek urtetan defenditu dituen ondorio beretara iritsi da, hain zuzen, sozialistek EAJrekin eta PPrekin batera leporatzen gaituzten ondorio berberetara, eta norabide horretan egiten genituen proposamenen kontra behin eta berriz botoa eman badute ere.

Baina ikus dezagun Lehendakariak non huts egiten duen. Nire ustez lehendakaria ezin da mugatu zerk ez duen funtzionatzen esatera eta salatzera. Gaizki dabilena eraldatzeko proposamenak plazaratu behar ditu baita ere. Baina dirudienez, ez ditu aipatu proposamenak, beraz eztabaidak zentzua galtzen du, eta hauteskundeetarako erreklamo gisa baino ezin dira ulertu.

Azpiegiturekin, une hauetan, kexu agertzen da, baina aipatutako batzuk azter ditzagun:

Aireportua: hiru aireportu oso lurralde txikian; lau Baionakoa gehitzen badiogu. Aspalditik defendatzen dugu honi ezin zaiola eutsi. Harrigarria bada ere, PSE-k eta beste talde batzuek ukatu egin dute hau orain arte, eta nik dakidala, Hondarribikoa handitzearen alde daude oraindik ere, beti ere gure oposizioarekin. Hau serio balitz, Lehendakariak esango zuen azpiegitura hau ez dela beharrezkoa. Hondarribia handitu ordez, edozein hiriburutik Arabako Forondara iristea erraztu beharko lukete, berau delako kontinente arteko hegaldietarako gaitasuna duen bakarra. Baina jakina denez, horretatik ezer ez. Eta, berez, sozialistei galdetuz gero Hondarribiko aireportua zabaltzearen alde egingo dute oraindik ere.

Ospitaleak: hau are larriagoa iruditzen zait, osasun publikoaren aldeko hautua egin ordez, ohe gehiegi ditugula iradoki duelako. Publikoez edo pribatuez ari garen desberdindu beharko genuke lehenik. Euskal osasungintza pribatizatzeko lehen pausuen aurrean al gaude? Beste behin ere, iritzi publikoa prestatzen ari dira, pribatuaren aldeko hautua egiten dutela argi eta garbi esan aurretik. Iruzkin bera egin genezakeen unibertsitateko bikoizketen gainean.

Portuak: Ahaztutako azpiegitura handia. Paradoxikoa da azpiegitura hau ez aztertu izana, Pasaiako  kanpo kaia sustatuz gero, berau ekar dezakeenean gastu publiko handienetakoa. Argi dago Pasaiako kanpo kaia ez dela beharrezkoa, eta iritzi bera dute gaur egun Madrilgo Sustapen Ministerioko eta Estatuko Portuetako hainbat goi kargudunek. Nire galdera da, ia azpiegitura hau ez aipatu izanak aholkularien batzarraren osaketarekin zer ikusirik duen, Pasaiako portuko zamaketarien enpresekin zerikusia duen pertsonaren bat bertako kidea delako. Lehendakariak azaldu beharko luke zergatik ez dituzten portuak aztertu.

Kongresu jauregiak: asko ugaldu dira, auditorioak eta antzekoen antzera, baina bitxia bada ere beti PSEren eskutik, edo bere oniritziarekin, eta zenbakiak eman ez arren, Ficoba kasu, horiei usten die. Akaso honek mea culpa esan nahi du, eta hala bada, non dira zuzentze aldera hartu beharreko neurriak?

Azkenik, soilik esan belagile ikastun honek sirena hotsak erabiltzen dituela beste behin, ezkerreko pentsamoldea duten pertsonak lokartu eta beren botoa eskuratze arren, baina hauteskundeen ondotik, beren politika neoliberal latzen arrezifeekin egingo dugu topo, eta bertan gizarte aurrerakoi eta iraunkorraren itxaropenak hondoak jota geratuko dira.

Xabier Pombo, Pasaiako EBren zinegotzia

 

 

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.