Eurekarekin dantza ikasteko aukera
Funky-a dantzatu nahi duenak Eurekarekin izango du ikasteko aukera. Umeek, nerabeek eta gazteek daukate aukera dantza mota hau ikasteko ikasturtean zehar. Ostiralean hasiko dituzte eskolak, eta urrian 20 euroan eman daiteke izena, Pontikako egoitzan. 5...
Funky-a dantzatu nahi duenak Eurekarekin izango du ikasteko aukera. Umeek, nerabeek eta gazteek daukate aukera dantza mota hau ikasteko ikasturtean zehar. Ostiralean hasiko dituzte eskolak, eta urrian 20 euroan eman daiteke izena, Pontikako egoitzan.
5-8 urteko haurrek ostiraletan izango dituzte eskolak 17:15etik 18:45era, Pontikan, ispiluen gelan. Horiek hilero 25 euro ordaindu beharko dituzte eskolengatik.
9-13 urteko haurrek, berriz, asteazken eta ostiraletan izango dituzte eskolak 19:30etik 20:30era, baina Errenteria Hiria Kulturguneko kontserbatorioan. Eskolengatik 32 euro hilean ordaindu beharko dituzte.
Gazteek ere, 14-20 urte artekoek, egun beretan izango dituzte eskolak, baina ordu bat beranduago: 20:30etik 21:30era. Errenteria Hiria Kulturguneko kontserbatorioan irakatsiko diete funky estiloa dantzatzen. Eskolengatik ere 32 euro ordainduko beharko dituzte hilean.
Helduei begira, berriz, batuka eta aerobica ikastaroa prestatu dute. Asteazkenetan 18:00etatik 19:00etara izango dira eskolak, eta ostiraletan, 18:15etik 19:15era, bi egunetan Pontikako ispilu gelan. Hileko kuota 32 eurokoa izango da.