Garagardoari, datorren urte arte
Bukatu da Oiartzungo Garagardo Festa. Garagardo zaleek dagoeneko esan diote agur zazpigarren aldiari. Datorren urtera arte itxaron beharko dute berriro garagardo aukeraz gozatzeko. Bitartean, aurtengo edizioaren oroitzapenak izango dituzte: lau egun, h...
Bukatu da Oiartzungo Garagardo Festa. Garagardo zaleek dagoeneko esan diote agur zazpigarren aldiari. Datorren urtera arte itxaron beharko dute berriro garagardo aukeraz gozatzeko. Bitartean, aurtengo edizioaren oroitzapenak izango dituzte: lau egun, hogei sagardo, hainbat jakin, hamarnaka eta hamarnaka pertsona, musika… Giro ezin hobea izan zen herrian, beste behin, pasa den ostegunetik herenegun arte. Antolatzaileek, berriro, jendearen erantzun ona nabarmendu dute.