Lizeagak irabazi du Astigarragako Kizkia Sagardo Lehiaketa
Urtero, Kizkia elkarteak Sagardo Lehiaketa egiten du Astigarragako Gure Izarra elkartean. Aurten hemeretzi parte hartzaile izan dira, tartean Oiartzungo sagardotegietako sagardoa. Oiartzuarrek, ordea, ez zuten finalerako txartelik lortu. Epaimahaiaren ...
Urtero, Kizkia elkarteak Sagardo Lehiaketa egiten du Astigarragako Gure Izarra elkartean. Aurten hemeretzi parte hartzaile izan dira, tartean Oiartzungo sagardotegietako sagardoa. Oiartzuarrek, ordea, ez zuten finalerako txartelik lortu.
Epaimahaiaren arabera Astigarragako Lizeagakoa da aurtengo sagardorik onena eta bertako arduradunei eman diete txapela. Bigarrena eta hirugarren onenak ere Astigarragakoak dira aurten: Alorrenea eta Rezola.