Ludoteka eta gaztelekuetan eman daiteke izena
Udako oporren ostean udal ludoteka eta gaztelekuak berriro martxan dira. Hainbat ekimen programa zabala prestatu dute, eta horien bidez hezkuntza mailan hainbat helburu betetzea izango da asmoa. Ludotekak 2000 eta 2005. urte artean jaiotako haurrei zuz...
Udako oporren ostean udal ludoteka eta gaztelekuak berriro martxan dira. Hainbat ekimen programa zabala prestatu dute, eta horien bidez hezkuntza mailan hainbat helburu betetzea izango da asmoa.
Ludotekak 2000 eta 2005. urte artean jaiotako haurrei zuzenduta daude, eta hainbat ekintza egin ahal izango dituzte: tailerrak, mahai jokoak, kirol hastapena, joko zuzenduak… Horrez gain, mailegu zerbitzu bat ere martxan jarri dute bazkideek ludotekatik hainbat materialen artean nahi dutena etxera eramateko.
Zazpi udal ludoteka daude herrian, hainbat auzotan banatuta: Gabierrota, Markola, Agustinak, Kaputxinoak, Beraun, Alaberga eta Erdialdea. Dagoeneko izena eman daiteke, eta kuota 20 eurokoa da abenduaren 31 bitartean. Familia ugariek %50eko beherapena izango dute, eta ume bat baino gehiago izen ematen dutenek %20koa. Ludotekak astelehenetik ostiralera daude zabalik 17:30etik 19:30era arte.
Gaztelekuak, berriz, 12-13 urteko haurrei daude zuzenduta. Kasu honetan ere, ekintza programa zabala da, eta film laburren tailerra, DJ tailerra, tailer plastikoak, kirol ekintzak, mahai jokoak eta beste hainbat gauza egin ahal izango dituzte.
Izena Gabierrota eta Beraungo gaztelekuetan eman ahal izango da, eta sarrera doakoa da. Ekintzak asteazkenetik larunbatera egiten dituzte, 17:30etik 20:30era.
Informazio gehiago Errenteriako Gazte Bulegoaren webgunean topatuko dute interesdunek.