Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Angel Mendizabal: “Odola ezin da sortu laborategietan, gizakiok eman behar dugu”

Angel Mendizabalek (oiartzun, 1953) 11 urte daramatza Gipuzkoako Odol Emaileen Oiartzungo ordezkaritzaren arduradun. Emaile kopuruak behera egin duela eta, arduratuta dago. Zenbat emaile daude Oiartzunen? Gaur egun, 260 inguru. Zenbat beharko lirateke? Badago kalkulu bat esaten duena 100 pertsonatik 3k izan beharko lukeela, gutxienez, emaile. Oiartzunen kasuan, ia 10.000 pertsona izanda, gutxienez 300 izan beharko ginateke emaile. Beraz, batzuk falta dira? Bai, falta dira batzuk. Eta garrantzitsua da odola ematea. Azken urteetako joera ikusita, behera egin du emaile kopuruak, ezta? Bai, behera egin du. Nik 2000. urtean hartu nuen Oiartzungo ordezkaritzaren ardura, eta ordutik sumatzen ari naiz beherakada. Hasieran asko kezkatu nintzen, niregatik ote zen ere pentsatu nuen. Ondoren, Oarsoaldeko delegaritzetako arduradunekin biltzen joan naiz, eta gauza bera gertatzen da beste herrietan ere. Arazoa bera da, eta denak gaude kezkatuta. Zure ustez, zergatik egin du bera emaile kopuruak? Nik uste borondate falta dela gakoa. Borondate falta dugu odola emateko ere, eta geurekoiagoak gara. Baina oso garrantzitsua da odola ematea… Jendea, berez, informatuta dago, baina badirudi ez garela ohartzen odola ematearen benetako garrantziaz. Kontzientziatuta egon gaitezke, baina beti da errazagoa ondokoak ematea eta ez nik. Aitzakiak jartzen ditugu. Baina ohartu behar dugu, odola ez dela inon sortzen, ezin da artifizialki sortu [...]

nagore vega
Oiartzun
2011/10/12

Angel MendizabalAngel Mendizabalek (oiartzun, 1953) 11 urte daramatza Gipuzkoako Odol Emaileen Oiartzungo ordezkaritzaren arduradun. Emaile kopuruak behera egin duela eta, arduratuta dago.

Zenbat emaile daude Oiartzunen?
Gaur egun, 260 inguru.

Zenbat beharko lirateke?
Badago kalkulu bat esaten duena 100 pertsonatik 3k izan beharko lukeela, gutxienez, emaile. Oiartzunen kasuan, ia 10.000 pertsona izanda, gutxienez 300 izan beharko ginateke emaile.

Beraz, batzuk falta dira?
Bai, falta dira batzuk. Eta garrantzitsua da odola ematea. Azken urteetako joera ikusita, behera egin du emaile kopuruak, ezta? Bai, behera egin du. Nik 2000. urtean hartu nuen Oiartzungo ordezkaritzaren ardura, eta ordutik sumatzen ari naiz beherakada. Hasieran asko kezkatu nintzen, niregatik ote zen ere pentsatu nuen. Ondoren, Oarsoaldeko delegaritzetako arduradunekin biltzen joan naiz, eta gauza bera gertatzen da beste herrietan ere. Arazoa bera da, eta denak gaude kezkatuta.

Zure ustez, zergatik egin du bera emaile kopuruak?
Nik uste borondate falta dela gakoa. Borondate falta dugu odola emateko ere, eta geurekoiagoak gara. Baina oso garrantzitsua da odola ematea… Jendea, berez, informatuta dago, baina badirudi ez garela ohartzen odola ematearen benetako garrantziaz. Kontzientziatuta egon gaitezke, baina beti da errazagoa ondokoak ematea eta ez nik. Aitzakiak jartzen ditugu. Baina ohartu behar dugu, odola ez dela inon sortzen, ezin da artifizialki sortu laborategietan, gizakiok eman behar dugu.

Gainera, gero eta beharrezkoagoa da, ezta?
Bai, oso beharrezkoa. Gero eta urte gehiago bizi gara, eta horren ondorioz gero eta transfusio gehiago behar dira. Garai batean, adin batetik aurrera, jendea ez zuten operatu ere egiten. Gaur egun, adinean aurrera joan ahala ere, operazioak egiten dira, medikuntzan asko aurreratu da, eta operazio kopuruak gora egiteak berekin dakar odol gehiagoren beharra.

Nola animatu jendea odola ematera?
Bereziki gazteak animatzea da gakoa, batez besteko adina gora baitoa. Gogorarazi behar dugu beharrezkoa dela, ez zaigula ezer kostatzen eta geuk bakarrik eman dezakegula, ezin da sortu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.