Auzolan Eguna antolatu du Albaolak lehenbizikoz larunbaterako
Aurten Europako boluntariotza urtea dela baliatuz eta euskal itsas kultura gizarteratzeko asmoz, Pasaiako Albaola elkarteak Auzolan Eguna antolatu du larunbaterako (hilak 115). Bide batez, Albaola elkartea eta Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa ezagutzera emango dute, eta agertuko diren boluntario guztiei Ondartxon hainbat lan egiteko aukera emango diete. Albaolak Auzolan Eguna antolatzen duen lehen aldia da, baina elkarteko arduradunek jarduera bera urtero egiteko asmoa dutela iragarri dute. Auzolan Egunean parte hartu nahi dutenek Ondartxo Itsas Kulturaren Zentrora deitu behar dute ( 943 39 24 26). Egitaraua: 10:00. Ezagutzen ez dutenentzat bisita gidatua Ondartxon. 11:00. Jendea taldeka antolatu hainbat lan egiteko. 13:00. Sardina jana eta sagardoa. Oharra: Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da
Aurten Europako boluntariotza urtea dela baliatuz eta euskal itsas kultura gizarteratzeko asmoz, Pasaiako Albaola elkarteak Auzolan Eguna antolatu du larunbaterako (hilak 115). Bide batez, Albaola elkartea eta Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa ezagutzera emango dute, eta agertuko diren boluntario guztiei Ondartxon hainbat lan egiteko aukera emango diete.
Albaolak Auzolan Eguna antolatzen duen lehen aldia da, baina elkarteko arduradunek jarduera bera urtero egiteko asmoa dutela iragarri dute.
Auzolan Egunean parte hartu nahi dutenek Ondartxo Itsas Kulturaren Zentrora deitu behar dute ( 943 39 24 26).
Egitaraua:
10:00. Ezagutzen ez dutenentzat bisita gidatua Ondartxon.
11:00. Jendea taldeka antolatu hainbat lan egiteko.
13:00. Sardina jana eta sagardoa.
Oharra: Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da