Berdintasunerako Irudiak argazki digital lehiaketa antolatu du Emekik
Emeki elkarteak Hondarribiko Udalaren laguntzarekin `Berdintasunerako Irudiak´ izeneko argazki lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna landu eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz. Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Maite Pelaezek nabarmendu duenez, “tamalez, oraindik gure gizartean badira rol batzuk zuzendu beharrezkoak, eta gazteenetatik hasi behar gara”. Horregatik, genero ikuspegiko lehiaketa 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat antolatu dute. Berdintasunari lotutako hiru ideia hautatu ditu Emeki elkarteak lehiaketaren oinarri gisa: Giza baloreak, ardurak eta soldatak. Bertako ordezkari Montse Garmendiak nabarmendu duenez, “hiru balore, hiru esaldi, hiru argazki nahi ditugu”. Balore bakoitzak badu bere esaldia; “Ez dago gizonezkoen edo emakumezkoen balorerik, giza baloreak baizik”; “ardura berak hartuta eskubide eta aukera berak lortzen dira”, edota “gizon eta emakumeek, lan berdina eginda soldata berbera eskuratu behar du” bezalako esaldiak proposatu dituzte. Hala, gazteek esaldi horiek irudikatzen dituzten argazkiak egin beharko dituzte. Sentsibilizazio kanpaina Argazkiak entregatzeko epea abenduaren 20tik urtarrilaren 10era irekiko dute, etalehiaketa digitala izanik, emekielkartea@hotmail.com helbidera bidaltzea besterik ez da gin behar. Argazkiak, posta elektronikora jpg formatoan bidali beharko dira. Saririk gabeko lehiaketa bada ere, argazkirik onenak Hondarribiko leku publikoetan jarriko dituzte eta berdintasunari buruzko kartel bat egiteko erabiliko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Gainontzeko irudi guztiekin argazki erakusketa antolatuko dute Zuloaga Etxean. Nolanahi [...]
Emeki elkarteak Hondarribiko Udalaren laguntzarekin `Berdintasunerako Irudiak´ izeneko argazki lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna landu eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz. Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Maite Pelaezek nabarmendu duenez, “tamalez, oraindik gure gizartean badira rol batzuk zuzendu beharrezkoak, eta gazteenetatik hasi behar gara”. Horregatik, genero ikuspegiko lehiaketa 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat antolatu dute. Berdintasunari lotutako hiru ideia hautatu ditu Emeki elkarteak lehiaketaren oinarri gisa: Giza baloreak, ardurak eta soldatak.
Bertako ordezkari Montse Garmendiak nabarmendu duenez, “hiru balore, hiru esaldi, hiru argazki nahi ditugu”. Balore bakoitzak badu bere esaldia; “Ez dago gizonezkoen edo emakumezkoen balorerik, giza baloreak baizik”; “ardura berak hartuta eskubide eta aukera berak lortzen dira”, edota “gizon eta emakumeek, lan berdina eginda soldata berbera eskuratu behar du” bezalako esaldiak proposatu dituzte. Hala, gazteek esaldi horiek irudikatzen dituzten argazkiak egin beharko dituzte.
Sentsibilizazio kanpaina
Argazkiak entregatzeko epea abenduaren 20tik urtarrilaren 10era irekiko dute, etalehiaketa digitala izanik, emekielkartea@hotmail.com helbidera bidaltzea besterik ez da gin behar. Argazkiak, posta elektronikora jpg formatoan bidali beharko dira.
Saririk gabeko lehiaketa bada ere, argazkirik onenak Hondarribiko leku publikoetan jarriko dituzte eta berdintasunari buruzko kartel bat egiteko erabiliko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Gainontzeko irudi guztiekin argazki erakusketa antolatuko dute Zuloaga Etxean.
Nolanahi ere, lehiaketa honen helburu nagusia sentsibilizazioa denez, Emeki elkartea eta Udala herriko ikastetxeekin harremanetan jarri dira. “Irakasleek gazteak parte-hartzera animatu ditzaten nahi dugu, eta ahal baldin bada, eskolan bertan gaia aztertu eta eztabaida dezaten ere”, adierazi du Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.