Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hilaren 20an zozkatuko dituzte Luzuriagako etxeak

Luzuriaga zenaren orubean etxebizitzak altxatzeko lanak martxan dira Antxon, eta Etxebidek dagoeneko iragarri du noiz eta non egingo duten lanen lehen fasean eraikiko dituzte etxebizitzen zozketa publikoa: hilaren 20ean, Kultur Etxean. Pasaiako hirigintza zinegotzi Lexuri Telletxeak zehaztu duenez, lanen lehen fasean babes ofizialeko 212 etxebizitza eraikiko dituzte. Horietatik 144 jabetza erregimenean zozkatuko dituzte eta 68 alokairuan. Etxeak eraikitzeko 25,3 milioi euroko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak. Jabetza erregimenean zozketatuko dituzten 144 horietatik etxebizitza bat Azkueneko familia bati ostatu emateko gorde du udalak. Beste sei etxebizitza urritasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutakoak izango dira. 101.200 eta 142.600 euro artean balioko dute guztiek, B.E.Za gabe, eta trastaleku eta garajea izango dute. 82 hiru logeletakoak izango dira eta 62 bi logeletakoak. 51 eta 80 metro koadro arteko azalera izango dute. Alokairuzko 68 etxebizitzek, aldiz, 38 eta 86 metro koadro arteko azalera izango dute eta 43.300 eta 89.900 euro arteko prezioa. Hiru logeletako 11, bi logeletako 35 eta logela bakarreko 22 izango dira. Alokairuzkoen artean hiru etxebizitza urritasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutakoak izango dira. 830 aparkaleku Luzuriaga eremuko lanak, baina,  ez dira operazio honekin bukatzen. Hiru urte barru, bigarren fase batean, etxe eta aparkaleku gehiago eraikiko dituzte eta guztira, 285 etxebizitza eta 830 aparkaleku berri [...]

pasaiako hitza
Pasaia
2011/10/12

Luzuriaga zenaren orubean etxebizitzak altxatzeko lanak martxan dira Antxon, eta Etxebidek dagoeneko iragarri du noiz eta non egingo duten lanen lehen fasean eraikiko dituzte etxebizitzen zozketa publikoa: hilaren 20ean, Kultur Etxean.

Pasaiako hirigintza zinegotzi Lexuri Telletxeak zehaztu duenez, lanen lehen fasean babes ofizialeko 212 etxebizitza eraikiko dituzte. Horietatik 144 jabetza erregimenean zozkatuko dituzte eta 68 alokairuan.
Etxeak eraikitzeko 25,3 milioi euroko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak.

Jabetza erregimenean zozketatuko dituzten 144 horietatik etxebizitza bat Azkueneko familia bati ostatu emateko gorde du udalak. Beste sei etxebizitza urritasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutakoak izango dira. 101.200 eta 142.600 euro artean balioko dute guztiek, B.E.Za gabe, eta trastaleku eta garajea izango dute. 82 hiru logeletakoak izango dira eta 62 bi logeletakoak. 51 eta 80 metro koadro arteko azalera izango dute.

Alokairuzko 68 etxebizitzek, aldiz, 38 eta 86 metro koadro arteko azalera izango dute eta 43.300 eta 89.900 euro arteko prezioa. Hiru logeletako 11, bi logeletako 35 eta logela bakarreko 22 izango dira. Alokairuzkoen artean hiru etxebizitza urritasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutakoak izango dira.
830 aparkaleku
Luzuriaga eremuko lanak, baina,  ez dira operazio honekin bukatzen. Hiru urte barru, bigarren fase batean, etxe eta aparkaleku gehiago eraikiko dituzte eta guztira, 285 etxebizitza eta 830 aparkaleku berri izango dira Antxo hegoaldean.

Gerora eraikiko dituztenen artean anbulatorio berria dago. Bien bitartean, eta behin-behinean Usozen kokatuko dute anbulatorioa, aurrefabrikatutako moduluetan. Lanak, baina, atzeratzen ari dira, espedientea «geldirik» dagoelako. Hala ere, modulak

Luzuriaga

Luzuriaga

prestatzen dihardutela esan zuen Amaia Agirregabiria alkateak azken udalbatzarrean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.