Irlandako taldea ez da izango HMTko kontzertuan
Herri Musikaren Txokoak antolatutako larunbateko Udazkeneko Kontzertuan, aldaketa bat izango da. Irlandako The Blackleg Minor taldeak bertan behera utzi du hurrengo astean egin behar zuen bira, tartean HMTan eman beharreko kontzertua. Haien ordez kontz...
Herri Musikaren Txokoak antolatutako larunbateko Udazkeneko Kontzertuan, aldaketa bat izango da. Irlandako The Blackleg Minor taldeak bertan behera utzi du hurrengo astean egin behar zuen bira, tartean HMTan eman beharreko kontzertua. Haien ordez kontzertuan beste musikari bat izateko aukera sortu da: Daniel Peral rabelista kantauriarra. Leire eta Luis Astiasaranek ere parte hartuko dute kontzertuan.
