Hibaika 16 urtetik gorako arraunlarien bila dabil
Txikienen ostean, nagusiei ere iritsi zaie entrenatzeko garaia. Astelehenean hasiko dira Hibaika Arraun Elkarteko Gazte Mailako eta Senior Mailako neska mutilak entrenatzen. Hala ere, adin horretatik gora izanez gero, badago oraindik izena emateko auke...
Txikienen ostean, nagusiei ere iritsi zaie entrenatzeko garaia. Astelehenean hasiko dira Hibaika Arraun Elkarteko Gazte Mailako eta Senior Mailako neska mutilak entrenatzen. Hala ere, adin horretatik gora izanez gero, badago oraindik izena emateko aukera, eta arraun elkartetik 16 urtetik gorako herritar guztiei egin diete deia Hibaikarekin entrenatzen hasteko. “Baldintza bakarra arraunerako gogoa izatea da”, adierazi dute.
Horretarako, elkartetik (Ondartxo auzoan dago) pasatu beharko dute astelehen, asteazken eta ostiraletan 19:00etatik aurrera, edo larunbatetan, arratsaldez. Horrez gain, telefono zenbaki bat ere jarri dute interesa daukatenen eskura: 638 60 22 24. Posta elektronikoz, berriz, hibaikarraun@yahoo.es helbidera idatzi beharko dute izena eta telefono zenbakia zehaztuz. Informazio gehiago behar izanez gero, www.hibaika.com webgunean topatuko dute.