Haurren obesitatea ekiditeko programa martxan
Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren edizioa martxan jarri dute. `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ lelopean, kanpaina honen bitartez haurrengan bizimodu osasungarria bultzatu nahi dute. Txomin Sagarzazu ...
Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren edizioa martxan jarri dute. `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ lelopean, kanpaina honen bitartez haurrengan bizimodu osasungarria bultzatu nahi dute. Txomin Sagarzazu Kiroletarako zinegotziak azaldu duenez, “programa gazteen elikadura eta ariketa fisikorako ohiturak hobetu nahian landu da”, baina haurrei zuzendutako kanpaina izan arren, gurasoak ere protagonista izango dira. Horrela, datorren asteartean jarduera fisikoko programa hasiko dute.
