Biriatuko Herriko Eskolak 40. urtebetetzea ospatuko du gaur
Biriatuko Herriko Eskolak 40. urtebetetze besta ospatuko du gaur, hilaren 15ean, goizez eta arratsaldez. Ekitaldi guztiak urririk dira. Biriatuko Herriko Etxeak bestarekin lagundu du. 11:00etan hasiko dira ekintzak, 17:30era arte. Egitaraua: 11:00etat...
Biriatuko Herriko Eskolak 40. urtebetetze besta ospatuko du gaur, hilaren 15ean, goizez eta arratsaldez. Ekitaldi guztiak urririk dira. Biriatuko Herriko Etxeak bestarekin lagundu du. 11:00etan hasiko dira ekintzak, 17:30era arte.
Egitaraua:
- 11:00etatik 16:30era puzgarriak.
- 11:00etatik 17:30era lehengo eta zurezko jostailuak (apairuaren eta magiaren orduan itxita).
- 11:30ean zinztur bustitzea.
- 12:30ean apairua (aldez aurretik izena emandakoentzat soilik).
- 15:00etan magia ikuskizuna Bastian magoarekin.
- 17:00etan krakada.
- Egun osoan argazki erakusketa, 1943tik 2011 urtera arte Biriatuko Herriko Eskolako ikasle izandakoen argazkiak.
