Abbadia eremua ezagutzeko natura ateraldia eginen dute larunbatean, euskaraz
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolatuta, euskarazko natura ateraldia eginen dute larunbatean, hilaren 22an. Xedea, Abbadia eremua ezagutzea da, eta euskal testuen irakurketak eta idazleen biografiak lagundurik eginen dute ibilaldia. 14:30ean abiatuko dir...
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolatuta, euskarazko natura ateraldia eginen dute larunbatean, hilaren 22an. Xedea, Abbadia eremua ezagutzea da, eta euskal testuen irakurketak eta idazleen biografiak lagundurik eginen dute ibilaldia. 14:30ean abiatuko dira, Larretxea baserritik. Gutxi gorabehera arratsaldeko bostetan amituko da txangoa. Antolatzaileek esan dute gomendatzen dutela aldez aurretik izena ematea (0559203720 telefono zenbakian edo posta elektronikoz)
