1949. urtean jaiotakoak berriro elkartuko dira
Orain dela bi urte elkartu ziren lehenbizikoz, eta orduan erabaki bezala, aurten bigarrenez bilduko dira 1949. urtean jaiotako antxotar eta molinaotarrak. Azaroaren 12an egingo dute bazkaria, Donibaneko Camara jatetxean. Bazkariaz gain, hainbat ospakiz...
Orain dela bi urte elkartu ziren lehenbizikoz, eta orduan erabaki bezala, aurten bigarrenez bilduko dira 1949. urtean jaiotako antxotar eta molinaotarrak. Azaroaren 12an egingo dute bazkaria, Donibaneko Camara jatetxean. Bazkariaz gain, hainbat ospakizun antolatzen dihardute antolatzaileek, eta datozen egunotan horien berri emango dutela iragarri dute.
Deialdia aurten 62 urte bete edota betetzeko dituzten lagun orori zabalik dago, «baita azken urtetan herrira bizitzera etorritakoei ere».
60 euro, aurrez ordainduta
Interesdunek 60 euro ordaindu beharko dituzte. Kutxako 2101 0061 51 0127971018 kontu zenbakiak kontzeptuan 49koen bazkaria adieraztita eta ordaintzailearen izen abizenak jarrita.
