%3 igoko ditu batez beste Irungo Udalak 2012rako zergak eta tasak
2012ko udal zergak eta tasak batez beste %3 igotzea onartu zuen atzo Irungo Udalbatzak. 2011rako aurreikusita dagoen Kontsumorako Prezioaren Indizearekin bat egingo luke igoera horrek. Salbuespenak daude, baina: TAO eta garabi zerbitzuen tasak %3 baino...
2012ko udal zergak eta tasak batez beste %3 igotzea onartu zuen atzo Irungo Udalbatzak. 2011rako aurreikusita dagoen Kontsumorako Prezioaren Indizearekin bat egingo luke igoera horrek. Salbuespenak daude, baina: TAO eta garabi zerbitzuen tasak %3 baino gehiago igoko dira, 2005tik berrikusi gabe zeudelako. Ondasun Higiezinen Zergaren igoera —jarduera ekonomikoekin lotura duten gaietarako—, ordea, ez da %3ra iritsiko.
Atzo hartu zituzten erabaki horiek Irungo Udaleko zinegotziek, ezohiko udalbatzarrean. Hala, udal lanpostuen zerrendan zenbait aldaketa egitea ere onartu zuten plenoan, eta “bakearen, askatasunaren aldeko eta terrorismoaren kontrako” mozioa ere onartu zuten: PSE-EEk, EAJk, PPk eta EBk mozioaren testuaren alde egin zuten bozketan, eta Bildu abstenitu egin zen.
Testu horretan, besteak beste, «terrorismo aroarekin» bukatzeko eskatzen diote ETAri, eta “terrorismoaren biktima guztien memoria” gordetzeko.
