Alberto Iñurrategiren ikus-entzunezkoa, etzi
Irun Iruten Euskara Elkartearen ekimenez, Alberto Iñurrategi goi mailako mendizaleak Porrotaren alde ikus-entzunezkoa aurkeztuko du etzi. Ospitale Zaharreko areto nagusian izango da emanaldia, 19:30ean. Lanaren gaineko honako azalpenak eman ditu Iñur...
Irun Iruten Euskara Elkartearen ekimenez, Alberto Iñurrategi goi mailako mendizaleak Porrotaren alde ikus-entzunezkoa aurkeztuko du etzi. Ospitale Zaharreko areto nagusian izango da emanaldia, 19:30ean. Lanaren gaineko honako azalpenak eman ditu Iñurrategik: «Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea».
